[Librezale] WordPress glosarioa
Dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ast, Urr 27, 12:51:13, CEST 2016
Jatorrizko mezua: og., 2016-10-27 11:39 +0200, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 26 22:53):
> > Kaixo:
> >
> > Aspalditik neukan gogoa WordPress proiektuko itzulpen lana laguntzeko estilo
> > gida zehatz bat eta glosario zehatz bat prestatzearena. Bada azkenean
> > animatu naiz eta glosarioa egiten hasi naiz:
> >
> > https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
> >
> > Proiektuko GTE itzultzaileok bertan zuzenean idatz dezakezue. Besteok,
> > edozein ekarpen egin dezakezue gogokoen duzuen bidetik: e-posta zerrenda
> > hau, e-posta pribatua, WordPress-eko slack, Librezaleko Telegram taldea...
>
>
> Ona Txopi, eskerrik asko lan hau hartzeagatik!
>
> Zerrenda begiratu dut eta 'e-mail' sarrerak arreta eman dit. 'e-posta'
> ematen du termino gisa eta zera dio:
>
> "Beti idatzi gidoi eta guzti. Interfazean lekua egonez gero eta
> arrazoiren batengatik interesatuz gero, "posta elektroniko" bezala
> itzul daiteke. Ez itzuli "helbide elektroniko" bezala".
>
> Akaso bakarren bat eskapatuko zait, baina begiratu izan ditudan
> glosario/hiztegi profesionaletan (adib. Elhuyar, Euskalterm,
> Microsoft), ez dut sekula 'e-posta' ikusi. Beti eman izan da 'posta
> elektroniko' eta 'helbide elektroniko' gisara (eta forma laburragoa
> behar denean, 'helb. el.'). Nik ere halaxe erabili izan dut.
>
> Kontuan izan bestalde, ingelesezko 'e-mail' oso anbiguoa dela
> testuingururik gabe: batzuetan zerbitzuaren izena da ('posta
> elektronikoa'), bestetan mezuari berari dagokio ('mezu elektronikoa',
> 'posta elektronikoko mezua') eta batzuetan 'e-mail address'en forma
> labur gisara ere erabiltzen da ('helbide elektroniko'). Hitz
> elkartuetan ere erabiltzen da ('e-mail account', 'posta-kontu')
>
> Lagungarri delakoan,
> Julen.
Egunon guztioi,
'e-mail' terminoari buruz GNOME, OOo eta bestelako aplikazio gehienetan
'helbide elektroniko' gisa euskaratu izan da, eta laburrean 'helb. el.',
beti ere postari dagokion helbide baten testuinguruan. Bestela, 'mezu'
erabiltzen da norbaiti 'korreo' bat bidaltzea adierazteko.
Ondo izan,
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago