[Librezale] WordPress glosarioa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 11:39:09, CEST 2016


Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 26 22:53):
> Kaixo:
>
> Aspalditik neukan gogoa WordPress proiektuko itzulpen lana laguntzeko estilo
> gida zehatz bat eta glosario zehatz bat prestatzearena. Bada azkenean
> animatu naiz eta glosarioa egiten hasi naiz:
>
> https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/glossary
>
> Proiektuko GTE itzultzaileok bertan zuzenean idatz dezakezue. Besteok,
> edozein ekarpen egin dezakezue gogokoen duzuen bidetik: e-posta zerrenda
> hau, e-posta pribatua, WordPress-eko slack, Librezaleko Telegram taldea...


Ona Txopi, eskerrik asko lan hau hartzeagatik!

Zerrenda begiratu dut eta 'e-mail' sarrerak arreta eman dit. 'e-posta'
ematen du termino gisa eta zera dio:

"Beti idatzi gidoi eta guzti. Interfazean lekua egonez gero eta
arrazoiren batengatik interesatuz gero, "posta elektroniko" bezala
itzul daiteke. Ez itzuli "helbide elektroniko" bezala".

Akaso bakarren bat eskapatuko zait, baina begiratu izan ditudan
glosario/hiztegi profesionaletan (adib. Elhuyar, Euskalterm,
Microsoft), ez dut sekula 'e-posta' ikusi. Beti eman izan da 'posta
elektroniko' eta 'helbide elektroniko' gisara (eta forma laburragoa
behar denean, 'helb. el.'). Nik ere halaxe erabili izan dut.

Kontuan izan bestalde, ingelesezko 'e-mail' oso anbiguoa dela
testuingururik gabe: batzuetan zerbitzuaren izena da ('posta
elektronikoa'), bestetan mezuari berari dagokio ('mezu elektronikoa',
'posta elektronikoko mezua') eta batzuetan 'e-mail address'en forma
labur gisara ere erabiltzen da ('helbide elektroniko'). Hitz
elkartuetan ere erabiltzen da ('e-mail account', 'posta-kontu')

Lagungarri delakoan,
Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago