[Librezale] Azaroako proiektua aukeratu dezagun

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Urr 21, 19:16:44, CEST 2016


og., 2016.eko urrren 20a 21:51(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
> 
> Azaroan hilabeteko proiektua zein izango den erabakitzen hasi beharko
> ginateke.
> 
> Oraingoz hautagai hauek daude:
> 
> - Libreoffice Laguntza
> - Pootle
> - Wordpress Android aplikazioa
> 
> Azken orduko hautagairik agertu ezean nik Wordpress Android apliaren alde
> egingo dut.
> 
> Nire arrazoiak:
> 
> - Guk Wordpress erabiltzen dugu eta Euskaraz dauden webgune ugarik
> erabiltzen dute
> - Gabezia handia dago euskaraz dauden mugikorretarako aplikazioetan
> - Agian oraingoan helburua lor genezake
> - Aurrekoa nik proposatu nuen, eta hau Txopik.
> 
> Zuek zein nahiago?

Kaixo:

Ekimen honen helburua jendea itzulpenak egiten animatzea bada, zenbat
eta proiektu erakargarriagoak hobeto. Zentzu horretan, dauzkagun hiru
hautagaiak ez dakit kanpoko jendeak oso erakargarriak aurkituko ote
dituen... Egia esan, posta zerrenda honetan gaudenok ere ez, ia inork ez
baitu tutik esan.

Gorka Azkaratek LibreOffice oso kuttun duela zioen, asko erabiltzen
duela. Oso ondo. Baina kontuan izan behar da laguntza euskaratzeaz ari
garela, ez programa bera. Niri horrek ez nau hainbeste erakartzen. Baina
LibreOffice zalantzarik gabe beste biak (Pootle eta WordPress Android)
baino gehiago erabiltzen dugula! Beraz, ez dakit, zalantzak ditut.

Pootle softwarearen erabilera maila euskaldunon artean argi eta garbi
txikiagoa da. Batik bat software teknikoa delako, itzultzaileontzat.
Baina ez dugu ahaztu behar softwareak euskaratzen laguntzen dugunon
artean lan hori egiten laguntzen diguten softwareak euskaratuta izatea
hain zuzen bere punttua duela. Beraz, hasera batean ez nuen hau inolaz
ikusten baina hobeto pentsatuta agian zentzua du zerrendan egotea. Hala
ere, ez dut uste kanpoko jendea erakartzen asko lagunduko duenik.

Niri WordPress Android aplikazioa euskaratzea proposatzea otu zitzaidan.
OsmAnd bezala, software euskaraketarekin zerikusia ez duen jendea
erakartzeko balio dezakeela iruditzen zaidalako, proiektu txikia delako
eta beraz hilabete batean egingarria eta Osoitzek zioen bezala WordPress
euskaraz erabiltzen duten hainbat euskaldun daudela dakigulako eta
WordPress Android ere euskaraz egotea pertsona horietako asko
erakargarria aurkituko dutelako.

Beraz, hiru hautagaietatik nik lehenik WordPress Android-en alde egingo
nuke, hurrengo hilabetean LibreOffice laguntza eta azkenik, bitartean
proiektu aproposagorik agertzen ez bada, Pootle.

OHARRA: proiektu bakoitza nork proposatu duen niri bost. Hain gutxi
axola dit hori zeren inolako lotsarik gabe nik neuk proposatutakoa
lehenestea argudiatu dut :-) Baina ez nik proposatu dudalako, noski,
hirukotea mahai gainean jarrita azaldu dudan arrazoiengatik ordena
horretan egitea interesgarriago ikusten dudalako baizik.

Adio,
Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago