[Librezale] Azaroako proiektua aukeratu dezagun

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Lar, Urr 22, 21:12:30, CEST 2016


Kaixo librezaleok,

aspaldi honetan ez dut denbora libre askorik Librezale proiektuei
eskaintzeko, beraz bozkatzeko lotsa izan beharko nuke hain lotsabako izango
ez banintz.

Nire uste harroputzean proiektu bat hautatzeko ea zenbat jendek erabiltzen
duen pentsatu beharko genuke, ez zenbat erabiltzen du norberak.

Aplikazio bat zenbat eta erabiliago, orduan eta behar handiagoa euskaraz
ere edukitzeko.

Alde horretatik, oso pozgarria da VLC proiektu hori hirukote batek bere
gain hartzeko asmoa duela ikustea. (Bazuen Librezale taldeak boluntario
berrien beharra!)

Zaila da, baina, jakitea euskaldunek zeintzuk aplikazio erabiltzen dituzten
gehien edo gutxien.

Datorren hilabeterako botoa eman beharko banu nik ere, Txopik bezala,
*WordPress
Android-en alde* egingo
nuke. Baina arrazoi aitorrezin batengatik. (Horrelakoa demokrazia: arrazoi
ilun, pertsonal, aitorrezinek mugitzen dute). Hurrengo hilabetean oso
denbora gutxi eskaini ahal izango diot edozein proiektu euskaratzeari
eta *LibreOffice
laguntza* euskaratzen denean, hurrengo hilabetean agian, ea denbora gehiago
daukadan.

Edozein proiektuk irabaziz gero ere, ea gutxienez ehun kate euskaratzen
ditudan. Ene buruari jartzen diodan erronka.

Hurrengora arte.



​​--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161022/321c62a9/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago