[Librezale] Azaroako proiektua aukeratu dezagun

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urr 20, 21:51:07, CEST 2016


Aupa,

Azaroan hilabeteko proiektua zein izango den erabakitzen hasi beharko
ginateke.

Oraingoz hautagai hauek daude:

- Libreoffice Laguntza
- Pootle
- Wordpress Android aplikazioa

Azken orduko hautagairik agertu ezean nik Wordpress Android apliaren alde
egingo dut.

Nire arrazoiak:

- Guk Wordpress erabiltzen dugu eta Euskaraz dauden webgune ugarik
erabiltzen dute
- Gabezia handia dago euskaraz dauden mugikorretarako aplikazioetan
- Agian oraingoan helburua lor genezake
- Aurrekoa nik proposatu nuen, eta hau Txopik.


Zuek zein nahiago?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161020/bdbc2203/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago