[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)

Joxe Rojas joxerg a bildua gmail.com
Lar, Aza 26, 19:38:05, CET 2016


Ei!

Eta arazo handirik ikusten al diozue Igo eta Jaitsi erabiltzeari ala?

Esango nuke honezkero edozeinek ulertzen duela zer esan nahi duten…

Joxe Rojas
joxerg at gmail.com
www.teknopata.eus

> El 2016 aza. 26, a las 13:17, Julen Ruiz Aizpuru <julenx at gmail.com> escribió:
> 
> Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua at gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2016(e)ko azaroak 26 12:57):
>> lr., 2016.eko azaren 26a 12:46(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
>> zuen:
>>> Nik betidanik 'download' => 'deskargatu', 'load' => 'kargatu' eta
>>> 'upload' => 'igo' modura eman ditut. Uste dut kasu bakoitzean argia
>>> dela esanahia eta beharrezko bereizketa ere markatzen du.
>>> 
>>> Era berean, 'gora kargatu' ere erabil liteke 'upload'en ordain gisara
>>> (alemaneko 'hochladen'en bidetik) baina nire ustez behintzat
>>> traketsagoa geratzen da erabiltzailearen belarri-begietara eta toki
>>> gehiago ere behar du. Sinple bezain ulerterraza da 'igo' ostera.
>> 
>> "Igo" hitzak arazo bat sortzen didanez (kontrakoa egiteko "jaitsi"
>> eskatzen dit), beste aukera bat dakart "upload" esateko, Berriaren
>> estilo-liburuan ikusi dudana:
>> 
>> http://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=kargatu&d=all
>> 
>> "-en jarri"
>> 
>> - Bideo bat Youtuben jarri dut
>> - Instagramen jartzen ditu bere argazki guztiak
>> - Google Driven jarri dizkizut behar dituzun fitxategi guztiak
>> 
>> Hala ere, horrek ere arazoa sortzen dit: "download" esateko, "hartu"
>> eskatzen dit.
> 
> Oso esamolde jatorra izan eta ahozko eta prosazko hizkuntzan primeran
> dabilen arren, arazo nagusia botoietan-eta erabiltzeko traketsa suerta
> daitekeela da, batez ere dagoeneko mugaz larri diren inguruneetan.
> 
> 
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161126/47f2823d/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago