[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Lar, Aza 26, 13:17:36, CET 2016
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua at gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko azaroak 26 12:57):
> lr., 2016.eko azaren 26a 12:46(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
> zuen:
>> Nik betidanik 'download' => 'deskargatu', 'load' => 'kargatu' eta
>> 'upload' => 'igo' modura eman ditut. Uste dut kasu bakoitzean argia
>> dela esanahia eta beharrezko bereizketa ere markatzen du.
>>
>> Era berean, 'gora kargatu' ere erabil liteke 'upload'en ordain gisara
>> (alemaneko 'hochladen'en bidetik) baina nire ustez behintzat
>> traketsagoa geratzen da erabiltzailearen belarri-begietara eta toki
>> gehiago ere behar du. Sinple bezain ulerterraza da 'igo' ostera.
>
> "Igo" hitzak arazo bat sortzen didanez (kontrakoa egiteko "jaitsi"
> eskatzen dit), beste aukera bat dakart "upload" esateko, Berriaren
> estilo-liburuan ikusi dudana:
>
> http://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=kargatu&d=all
>
> "-en jarri"
>
> - Bideo bat Youtuben jarri dut
> - Instagramen jartzen ditu bere argazki guztiak
> - Google Driven jarri dizkizut behar dituzun fitxategi guztiak
>
> Hala ere, horrek ere arazoa sortzen dit: "download" esateko, "hartu"
> eskatzen dit.
Oso esamolde jatorra izan eta ahozko eta prosazko hizkuntzan primeran
dabilen arren, arazo nagusia botoietan-eta erabiltzeko traketsa suerta
daitekeela da, batez ere dagoeneko mugaz larri diren inguruneetan.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago