[Librezale] Nola itzuli upload, download eta load euskarara? (Lehen: Azaroko proiektua)

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Lar, Aza 26, 12:57:05, CET 2016


lr., 2016.eko azaren 26a 12:46(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Nik betidanik 'download' => 'deskargatu', 'load' => 'kargatu' eta
> 'upload' => 'igo' modura eman ditut. Uste dut kasu bakoitzean argia
> dela esanahia eta beharrezko bereizketa ere markatzen du.
>
> Era berean, 'gora kargatu' ere erabil liteke 'upload'en ordain gisara
> (alemaneko 'hochladen'en bidetik) baina nire ustez behintzat
> traketsagoa geratzen da erabiltzailearen belarri-begietara eta toki
> gehiago ere behar du. Sinple bezain ulerterraza da 'igo' ostera.

"Igo" hitzak arazo bat sortzen didanez (kontrakoa egiteko "jaitsi"
eskatzen dit), beste aukera bat dakart "upload" esateko, Berriaren
estilo-liburuan ikusi dudana:

http://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=kargatu&d=all

"-en jarri"

- Bideo bat Youtuben jarri dut
- Instagramen jartzen ditu bere argazki guztiak
- Google Driven jarri dizkizut behar dituzun fitxategi guztiak

Hala ere, horrek ere arazoa sortzen dit: "download" esateko, "hartu"
eskatzen dit.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago