Arrasti on
Primeran Txopi!! egidazu editore. WordPressen dev adarrean ere jarriko naiz.
Galdera bat: Plugin, itxura, edo WordPress beraren kate guztiak itzultzean, zehozer gehiago egin behar da lokalizazioa ofizial izateko?
Ondo Izan
Sergio Peña
og., 2016.eko azaren 24a 20:05(e)an, Sergio Peña igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleak
> Zer moduz? Aspaldi ez naizela hemendik pasatzen.
> WordPress gune bat sortzen ari naiz eta bertan The Events Calendar
> nabil, ikusten dut ez dagoela guztiz euskaratua.
> Horregatik itzulpenean parte hartu nahi dut. Kate gutxi batzuk itzuli ditut
> eta "waiting" egoeran geratzen dira.
> Ikusi dut librezaleko batzuk bazabiltzatela horretan edo behintzat ibili
> zaretela. Jakin nahiko nuke ia itzulpen hauek egiteko interesik dagoen
> hemendik eta ba al dagoen editore edo itzulpen hoiek berrikusten dituen
> pertsonaren bat, berarekin harremanetan jartzeko.
> Mila esker
> Sergio Peña
Kontxo! Ez nekien posta zerrenda honetan zinenik. Pozten naiz zu
irakurtzeaz :-)
WordPresseko plugin desberdinetan zure itzulpen iradokizunekin topo
egiten dut han-hemenka eta moderatzen aritzen naiz tarteren bat dudanean.
Sei itzulpen editore orokor (GTE) gaude, baina ez gara asko
koordinatzen. Nik dakidala, lauk ez dute inoiz edo ia inoiz editore lana
egiten eta bosgarrenak bere itzulpenak zuzenean onartzen ditu eta kito.
Beraz, azkenaldian behintzat ni nabil itxaroten (waiting) dauden kateak
plugin, itxura eta bestelakoetan jarraitzen eta moderatzen.
Sergio, orain arte ez dugu glosariorik eduki eta lan fina egiten duzula
iruditzen zait. GTE bihurtu nahi baduzu esatea besterik ez duzu eta zure
itzulpenak zuzenean onartzeaz gain besteenak ere moderatu ahal izango
dituzu. Nahi baduzu, esadazu.
Kontuan izan glosarioak erabiltzen hasi garela. Glosario nagusia, adostu
ondoren eguneratzen duguna, hau da:
Horren inguruan edonolako zalantza edo proposamen baduzu, posta zerrenda
honetan komentatu dezakezu.
Aipatzen duzun The Events Calendar pluginari dagokionez, zure ekarpenak
moderatu ditut (gehienak ukitu gabe onartu ditut) eta pluginak dituen
lau adarretan aipatutako glosarioaren kopia bat kargatu dut. Era
horretan, itzulpenak egiten dituzunean, ingeleseko termino eta esapide
batzuk azpimarratuta agertzen dira eta saguaren erakuslea gainean jarriz
gero itzulpen gomendioak agertzen dira. Oso praktikoa da.
Glosarioen funtzionamenduari buruz zalantzarik edo proposamenik baduzu,
bidalidazu e-posta bat niri zuzenean eta egokien iruditzen zaigun
funtzionamendua adostuko dugu bion artean.
Oraingoz ez dugu WordPress euskarara itzultzeko Estilo Gidarik baina
buruan dut zer idatzi eta egunen batean wikiko orrialde honetan edo
azpiko batean idatzi nahi dut. Gutxi-gutxika... oraingoz, bi aste barru
kaleratuko den WordPress 4.7 euskaratzea lortzearekin nahiko eta sobera
daukagu. Lagundu nahi? Ba ekin nukleoa itzultzeari!
Ondo izan,
Txopi.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.eus