[Librezale] Durangoko azokara gonbidatu gaituzte.
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 17, 12:59:22, CET 2016
Osoitz E<oelkoro at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 15 23:30):
> Ez da harritzeko azken aldian botatzen ditudan txapekin gauza batzuk
> galtzea, honi buruz ari nintzen:
>
>> bertan egon nahi baduzu, bideo konferentzia bidez proiektorean jarri ahal
>> zaitugu, nik zer dakit, hitz batzuk botatzeko, edo oh oh badakit!
>> egindako itzulpenak kontrolatzen joan zintezke eta ordu erdiro edo
>> konexioak egin genitzake jokaldiak komentatzeko. (Estatistikak nola
>> doazen, egindako ohiko akatsak, edo ondo egindako itzulpenak
>> goraipatzeko... ), zuk pentsa... inoiz egin den itzulpen maratoi txuloena
>> litzateke.
>
> Badakit bonbero ideia bat dela, baina badakizue zer? azken aldian bonbero
> ideiak ateratzen direla:
>
> "%75 ziur nago egin dezakedala" esan berri dit Txabik. Zer egin? Ba maratoia
> Streaming bitartez zabaltzen laguntzea!
>
> Streaming bitartez zabaldu zertarako? Ba jende asko ezin izango delako
> Durangora etorri, baina hilabeteko proiektuaren izpirituari jarraituz,
> zergatik ez diegu beraien etxetik parte-hartzea errazten?
>
> Badakit, burutik jota nago, baina zuek pentsa ideia lasai.
Hara, orain ulertzen dut :)
Bada ni egun horretan lanean egongo naiz eta tarteka begiraturen bat
bota badezaket ere, ezin izango dut modu aktiboan parte hartu.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago