[Librezale] Durangoko azokara gonbidatu gaituzte.

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Aza 19, 12:05:47, CET 2016


Eguneko berria:

Transifexeko askbot proiektuan (Despistatuentzat,
https://www.transifex.com/askbot/askbot/ ) hizkuntza koordinatzaile bezala
onartu naute, horrek esan nahi du maratoiaren egunean ez dugula inolako
arazorik izango itzultzaile berriak onartzeko.

Oraindik ez didate baieztatu LibreOfficek oparitxoak bidaliko dizkigun ala
ez. Ezetik ez dagoen bitartean itxaropena dago.

Zuen lehengusuak, adiskideak eta irribarre batekin agurtzen zaituen
laugarren pisuko auzokide hori ere liatzen hasi zaitezkete, ez dadila
euskaltzale bakar bat ere eskiatzera joan egun horretan, software
librearekin hitzordu bat du! (agian apur pasatu naiz... ba, ze ostias, aim
for the sky)

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161119/a81ca30a/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago