[Librezale] Nola itzuli ‘email’ euskarara? (Lehen: WordPress glosarioa)
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Or, Aza 11, 21:02:06, CET 2016
Laburpen bikaina.
Sorpresa gehiagorako prest? (Ni honek harritu nau) "Zuzenbide elektroniko"
ere erabiltzen da, gutxi, baina erabiltzen da:
https://www.google.es/search?q=%22zuzenbide+elektronikoa%22
Osoitz
Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 11
20:17):
> og., 2016.eko azaren 03a 12:24(e)an, Dooteo igorleak idatzi zuen:
> [...]
> > Nire iritzia 'e-posta' ez ibiltzeko: korreo arruntean norbaiti gutun edo
> > pakete bat bidaltzeko jasotzailearen _helbidea_ behar izaten da. Mezu
> > elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_
> > bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.
> >
> > 'e-posta' ez du inolako helbiderik adierazten, soilik gutuna bidaltzeko
> > sistema elektroniko dela. Ondorioz, ez da bat ere egokia erabiltzaile
> > baten helbidea adierazteko erabiltzea. Horretarako egokiagoa da 'helbide
> > elektronikoa' edo 'helb. elek', horrek esplizitoki adierazten baitu
> > _helbidearen_ kontzeptua.
>
> Kaixo:
>
> Gai honi bueltak ematen jarraitu dut eta oraindik email euskaraz nola
> esango dudan erabaki ez badut ere, aztertzen ibili naizen argudioak
> idatziz jarri ditut. Testu oooso luzea atera zait eta nire blogean
> argitaratu dut:
> http://ikusimakusi.eus/2016/nola-itzuli-email-euskarara/
>
> Inork dena irakurtzeko pazientziarik badu, eztabaida hau jarrai dezakegu...
>
> Zuzenketarik, iruzkinik, proposamenik, ondoriorik?
>
> Zuen erantzunaren zain,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161111/e3e0be25/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago