[Librezale] Nola itzuli ‘email’ euskarara? (Lehen: WordPress glosarioa)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Aza 11, 20:17:59, CET 2016


og., 2016.eko azaren 03a 12:24(e)an, Dooteo igorleak idatzi zuen:
[...]
> Nire iritzia 'e-posta' ez ibiltzeko: korreo arruntean norbaiti gutun edo
> pakete bat bidaltzeko jasotzailearen _helbidea_ behar izaten da. Mezu
> elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_
> bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.
> 
> 'e-posta' ez du inolako helbiderik adierazten, soilik gutuna bidaltzeko
> sistema elektroniko dela. Ondorioz, ez da bat ere egokia erabiltzaile
> baten helbidea adierazteko erabiltzea. Horretarako egokiagoa da 'helbide
> elektronikoa' edo 'helb. elek', horrek esplizitoki adierazten baitu
> _helbidearen_ kontzeptua.

Kaixo:

Gai honi bueltak ematen jarraitu dut eta oraindik email euskaraz nola
esango dudan erabaki ez badut ere, aztertzen ibili naizen argudioak
idatziz jarri ditut. Testu oooso luzea atera zait eta nire blogean
argitaratu dut:
http://ikusimakusi.eus/2016/nola-itzuli-email-euskarara/

Inork dena irakurtzeko pazientziarik badu, eztabaida hau jarrai dezakegu...

Zuzenketarik, iruzkinik, proposamenik, ondoriorik?

Zuen erantzunaren zain,
Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago