[Librezale] WordPress glosarioa
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Iga, Aza 6, 23:38:33, CET 2016
az., 2016.eko azaren 02a 23:14(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
>
> *e-posta* hiztegietan egongo ez balitz, sartu egin beharko lukete. Asko
> erabiltzen delako.
>
> Zehazki, Xuxen, Wikipedian, dagoeneko hortxe topa daiteke *e-posta*.
> Bilaketa azkar bat egin eta e-posta milaka aldiz erabili dela ikus
> daiteke... Hiztegi batean edo bestean falta delako, ez dugu zertan baztertu.
>
> Wikipediak, Euskaltermek-eta, 'posta elektroniko' hobesten dute, baina
> tira, testuinguru ez oso formal batean, e-posta eta e-mail lasai erabiltzen
> segi gaitezkeela uste dut.
>
>
>
> Glosarioan agertzen den *post > *bidalketa* hori, ordea, aldatzeko eskatuko
> nizuke, Txopi. Ez dut uste 'bidalketa' termino hori nahikoa erabiltzen
> denik. Anbiguotasunen bat saihesteko proposatuko zenuen, ziur aski.
>
> Hobe, agian, post > *mezu* (< Microsoft Language Portal),
>
> edo, Euskaltermek proposatu bezala, post > *artikulu* (4) ; *sarrera* (4)
>
>
>
> Hiru termino horiek beste testuingurutan beste esanahiekin erabiltzen dira,
> baina WP horretan behar den testuinguruan ere, hiru horiek erabili beharko
> genituzkeela uste dut.
>
> Esaterako: 'Blogean *mezu* bat argitaratu du', 'blogean *artikulu* berri
> bat argitaratu du', 'blogean *sarrera* berri bat kargatu du...
Kaixo:
Egia da blogetan maiz "artikulu" eta "albiste" hitzak erabiltzen direla
euskaraz eta baita ingelesez ere. Blogaren izaeraren eta tematikaren
arabera guztiz egokiak dira termino horiek.
Kontua da WordPress barruan "post" delakoak ez direla "article" edo
"news" deitzen. Eta nik dakidala guztiz nahita egindako zerbait da.
Hemen nahiko ondo azaltzen dira arrazoiak:
http://www.instigatorblog.com/write-blog-posts-not-articles/2007/07/19/
WordPress-en parte hartzen hasi nintzenean dagoeneko "bidalketa" hitza
erabiltzen zelakoan nago. Edonola ere, ziur nago nik ez nuen "bidalketa"
hitza proposatu edo ezarri. Hala ere, egokia ikusten dudala esan behar
dut eta horregatik ez dut inoiz hori ukitu.
"Sarrera" oso hitz generikoa iruditzen zait. Ez dut gustuko. Ez daukat
arrazoi argirik bere alde ez egiteko.
"Artikulu" hitzak ez du argitaratze azkartasuna transmititzen, baizik
eta kontrakoa. Ez du esperimentazio eta proba-errorea transmititzen.
Blog batzuentzat egokia izan daiteke oso, baina WordPress-ek barnetik ez
du erabiltzen eta euskaraz hori egitea CMS horren espirituaren kontra
egitea izango litzatekeela iruditzen zait.
"Berri" edo "Albiste" hitzak bidalketaren edukia baldintzatzen du.
Artikulu pausatuak eta sakonak idazten dituenarentzat bidalketak albiste
izendatzeak ez dator bat. Eta kontrakoa, albisteak idazten
dituenarentzat bere bidalketak artikulu izendatzeak ez dator bat.
Nik pertsonalki ez nuke inolako arazorik izango WordPress-en "post"
"artikulu" bezala euskaratzeko, baina dagoeneko ehunka eta ehunka bider
erabiltzen den "bidalketa" (WordPress-en beti erabili dena) egokiagoa
izan daitekeela uste dut.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago