[Librezale] Durangoko azokara gonbidatu gaituzte.

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Aza 9, 22:46:12, CET 2016


Bueno, berandu da jada damutzeko. Durangoko azokaren paperezko egitarauan
argitaratuko dute. Hau zen hain zuzen ere hainbeste presarekin ibiltzeko
arrazoia.

--
Noiz: Abenduak 6 11:00 - 14:00

Non: Kabia

Izenburua: Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea
euskaratzeko maratoia

Deskribapena: Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu
duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta
edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz.
Ez da programatzaile izan behar, ahalik eta euskarazko softwarea gehiago
izaten laguntzeko. Oraingoan Libreoffice ofimatika paketearen laguntza
webgunea euskaratzeko maratoi bat egingo dugu, hainbeste erabiltzen dugun
programa sorta horren laguntza ere euskaraz izateko. Animatu eta parte
hartu, bi orduko maratoi txiki honetan.
--

Gure Gorkak etortzeko asmoa azaldu du, beraz bagara bi, eta gehiago bagina
askoz hobe, noski.

reveal.js [1] erabilita aurkezpentxo bat prestatzen ari naiz:

- Librezale zer den oso labur
- Hilabeteko proiektua zer den
- itzulpenak Transifex bidez nola egin labur labur.

Ordu erdi gehien jota, gero mundu guztia lanera.

Eta gero bazkaltzera.

Ea ez diren asko berandutzen euskara gehitzen Transifexeko proiektuan [2]
aurretik begiratu nahiko nuke eta ahal dala Durangora Glosario batekin
heldu.

> Nik desherrian jarraituko dut egun horietan eta bertan egoteko modurik
ez daukat beraz. Beste moduren batean lagun daiteke agian?

Aurkezpenaren alfa bertsio bat dudanean nonbait zintzilikatuko dut
ekarpenak jasotzeko. Glosario bat sortzen laguntza ere eskertzekoa
litzateke.

Hori gutxi iruditzen bazaizu, eta bertan egon nahi baduzu, bideo
konferentzia bidez proiektorean jarri ahal zaitugu, nik zer dakit, hitz
batzuk botatzeko, edo oh oh badakit!  egindako itzulpenak kontrolatzen joan
zintezke eta ordu erdiro edo konexioak egin genitzake jokaldiak
komentatzeko. (Estatistikak nola doazen, egindako ohiko akatsak, edo ondo
egindako itzulpenak goraipatzeko... ), zuk pentsa... inoiz egin den
itzulpen maratoi txuloena litzateke.

> Bide batez, gabonetan bai EHtik izango naiz pare bat astez. Badakit datak
ez direla aproposenak baina orduan maratoi bat edo besterik gabeko enkontru
bat antolatu nahi bada, bertan izateko prest izango  naiz.

Nik ere badut gogoa Asanblada bat egiteko ez bada, gutxienez elkarrekin
kaņa batzuk hartzeko


[1] http://lab.hakim.se/reveal-js/#/
[2] https://www.transifex.com/askbot/askbot/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161109/dec6901f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago