Bueno, berandu da jada damutzeko. Durangoko azokaren paperezko egitarauan argitaratuko dute. Hau zen hain zuzen ere hainbeste presarekin ibiltzeko arrazoia.

Noiz: Abenduak 6 11:00 - 14:00

Non: Kabia

Izenburua: Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea euskaratzeko maratoia

Deskribapena: Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz. Ez da programatzaile izan behar, ahalik eta euskarazko softwarea gehiago izaten laguntzeko. Oraingoan Libreoffice ofimatika paketearen laguntza webgunea euskaratzeko maratoi bat egingo dugu, hainbeste erabiltzen dugun programa sorta horren laguntza ere euskaraz izateko. Animatu eta parte hartu, bi orduko maratoi txiki honetan.

Gure Gorkak etortzeko asmoa azaldu du, beraz bagara bi, eta gehiago bagina askoz hobe, noski.

reveal.js [1] erabilita aurkezpentxo bat prestatzen ari naiz:

- Librezale zer den oso labur
- Hilabeteko proiektua zer den
- itzulpenak Transifex bidez nola egin labur labur.

Ordu erdi gehien jota, gero mundu guztia lanera.

Eta gero bazkaltzera.

Ea ez diren asko berandutzen euskara gehitzen Transifexeko proiektuan [2] aurretik begiratu nahiko nuke eta ahal dala Durangora Glosario batekin heldu.

> Nik desherrian jarraituko dut egun horietan eta bertan egoteko modurik

ez daukat beraz. Beste moduren batean lagun daiteke agian?

Aurkezpenaren alfa bertsio bat dudanean nonbait zintzilikatuko dut ekarpenak jasotzeko. Glosario bat sortzen laguntza ere eskertzekoa litzateke.

Hori gutxi iruditzen bazaizu, eta bertan egon nahi baduzu, bideo konferentzia bidez proiektorean jarri ahal zaitugu, nik zer dakit, hitz batzuk botatzeko, edo oh oh badakit! egindako itzulpenak kontrolatzen joan zintezke eta ordu erdiro edo konexioak egin genitzake jokaldiak komentatzeko. (Estatistikak nola doazen, egindako ohiko akatsak, edo ondo egindako itzulpenak goraipatzeko... ), zuk pentsa... inoiz egin den itzulpen maratoi txuloena litzateke.

> Bide batez, gabonetan bai EHtik izango naiz pare bat astez. Badakit datak ez direla aproposenak baina orduan maratoi bat edo besterik gabeko enkontru bat antolatu nahi bada, bertan izateko prest izango
naiz.

Nik ere badut gogoa Asanblada bat egiteko ez bada, gutxienez elkarrekin kaña batzuk hartzeko

[1] http://lab.hakim.se/reveal-js/#/

[2] https://www.transifex.com/askbot/askbot/