[Librezale] WordPress glosarioa

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Aza 7, 01:46:30, CET 2016


Kaixo Txopi,

irakurri ditut zure argudioak 'bidalketa' hitzaren alde.

Hiztegietan begiratuta, baina, badirudi, 'bidalketa' hitza < submission /
envio > emateko egokiagoa dela blogetan argitaratzen diren *mezuak*,
*artikuluak* edo *sarrerak* izendatzeko baino.

Euskalbarretik erraz ikus daitezkeen corpusetan, 'bidalketa' hitza
begiratuta, < submission / envio > emateko erabili ohi dela ikusten da.

WP urtetan erabili bada ere, aldatu behar dela pentsatzen segitzen dut.

Nago WP horretara lehen aldiz hurbiltzen den balizko euskaldun batek hobeto
ulertuko lituzkeela hiztegietan dauden hitzak, bere ohiko esanahiekin,
'bidalketa' hitz hori, zentzu horretan, baino.

Adibide polita gure http://librezale.eus/wiki/Terminologia hura gogoratzeko
;-)

Zeuk 3. puntuari eman diozu garrantzia. Nik lehenengo eta bigarrenari. Nik
uste.
(5. puntua, aurrekoak baino subjektiboagoa da).

Librezale taldearen irizpide batzuk

   1. Librezale taldeko kideok *ez ditugu* behar ditugunean euskal *hitzak
   edo esapideak asmatuko*. Asmatzen hasi baino lehenago dauden eta ez
   dauden hiztegi guztiak arakatuko ditugu.
   2. Sarasolak gorago aipatu dituen azken hiru irizpideak ere kontuan
   hartuko ditugu. Hedatuak dauden hegoaldeko hainbat termino saihestuko
   ditugu baldin eta *hiztegietan* ordain hobeak *topatzen baditugu*.
   Esaterako librezaleko taldeko batzuk, Sarasolari jarraiki, *tekla* eta
   *teklatu/klabierra* hitzak saihestuko ditugu eta *giltza, giltzadi*
   hitzak sustatuko ditugu.
   3. Aurretik egindako itzulpenak eta lokalizazioak kontuan hartuko
   ditugu. Esaterako, *lanabesak, erremintak, tresnak*, sinonimoak izanik,
   testuinguru jakin batean, hiruretatik edozein erabil zitekeen.
Baina *begiratuko
   dugu nola erabili diren* gure aurretik eta zuzentzekorik ez badago
   (gogoan, batez ere, Sarasolaren azken hiru irizpideak), aurrera egingo dugu
   azken urteotako ohiturari jarraiki (hau da, gure adibide honetan,
   testuingururik erabilienean, betiere *Tresnak* hobetsiko dugu).
   4. Hiztegietan *Heg.* marka, *Zah.*, *g.g.er <http://g.g.er>.* edo *Beh.*
   marka duten hitzak saihestuko ditugu. Ildo beretik, euskalki baten edo
   batzuen marka daukatenak; hedatuago daudenak hobetsiko ditugu. Betiere
   *Euskaltzaindiak* hitz bat hobesteko *h.*, erabiltzeko edo saihesteko
   *e.* *aholkuei* men egiten saiatuko gara.
   5. *Gure helburua*, lokalizazioak, euskara hutsaren bidez, *ahalik eta
   errazen ulertzea* izanik, batzuetan ingelesez ondo erroturik dagoen
   termino bakar bat euskaraz bi sinonimoren bidez edo azalpentxo baten bidez
   emango dugu. Adibide bat: PDFak editatzeko aplikazio batean, ingelesetik
   euskaratu beharreko terminoa "*Legal*", testuingururik gabe. Librezale
   taldeko kide baten ordaina: "*Legal* formatua ( 8.5 × 14 hazbete; 216 ×
   356 mm)". (*Formatua* hitza eta azalpentxoa erantsiz, *legezko(a)* edo
   *legala* hitzak, oso garden geratuko ez zirelakoan).



​​--
Gorka Azk.



Inprimatu aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta konpromisorik
handiena dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan lor daitekeela
defendatzen dutela.
Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.



Mezu honek eta eranskinek informazio konfidentziala eduki dezakete. Igorri
zaion pertsonari bakarrik zuzendua da. Legeak mezuak daukan informazioa
zabaltzea, kopiatzea
​​
edo hirugarren bati helaraztea debekatzen du. Internet bidez bidalitako
posta elektronikoak ez du konfidentzialtasuna bermatzen, ezta transmisio
zuzena ere.

Este mensaje y sus anexos pueden contener información confidencial y están
exclusivamente dirigidos a sus destinatarios, quedando prohibida su
divulgación, copia o distribución a terceros. Si ha recibido este mensaje
por error, por favor, notifíquelo inmediatamente al remitente y bórrelo de
su sistema. El correo electrónico vía Internet no permite garantizar ni la
confidencialidad de los mensajes ni su correcta transmisión.

This message and any attachments may contain privileged and confidential
information and are intended solely for the use of the person or entity to
whom the message was addressed, any dissemination, distribution, or use of
the contents of this message being strictly prohibited. If you receive this
message in error, please delete it and immediately notify the sender. Email
transmission cannot be guaranteed to be secure or error-free.

Txopi<txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 6
23:38):

> az., 2016.eko azaren 02a 23:14(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
> idatzi zuen:
> > ​Kaixo Librezaleok,
> >
> > *e-posta* hiztegietan egongo ez balitz, sartu egin beharko lukete. Asko
> > erabiltzen delako.
> >
> > Zehazki, Xuxen, Wikipedian, dagoeneko hortxe topa daiteke *e-posta*.
> > Bilaketa azkar bat egin eta e-posta milaka aldiz erabili dela ikus
> > daiteke... Hiztegi batean edo bestean falta delako, ez dugu zertan
> baztertu.
> >
> > Wikipediak, Euskaltermek-eta, 'posta elektroniko' hobesten dute, baina
> > tira, testuinguru ez oso formal batean, e-posta eta e-mail lasai
> erabiltzen
> > segi gaitezkeela uste dut.
> >
> >
> >
> > Glosarioan agertzen den *post > *bidalketa* hori, ordea, aldatzeko
> eskatuko
> > nizuke, Txopi. Ez dut uste 'bidalketa' termino hori nahikoa erabiltzen
> > denik. Anbiguotasunen bat saihesteko proposatuko zenuen, ziur aski.
> >
> > Hobe, agian, post > *mezu* (< Microsoft Language Portal),
> >
> > edo, Euskaltermek proposatu bezala, post ​> *artikulu* (4) ;   *sarrera*
> (4)
> >
> >
> >
> > Hiru termino horiek beste testuingurutan beste esanahiekin erabiltzen
> dira,
> > baina WP horretan behar den testuinguruan ere, hiru horiek erabili
> beharko
> > genituzkeela uste dut.
> >
> > Esaterako: 'Blogean *mezu* bat argitaratu du', 'blogean *artikulu* berri
> > bat argitaratu du', 'blogean *sarrera* berri bat kargatu du...
>
> Kaixo:
>
> Egia da blogetan maiz "artikulu" eta "albiste" hitzak erabiltzen direla
> euskaraz eta baita ingelesez ere. Blogaren izaeraren eta tematikaren
> arabera guztiz egokiak dira termino horiek.
>
> Kontua da WordPress barruan "post" delakoak ez direla "article" edo
> "news" deitzen. Eta nik dakidala guztiz nahita egindako zerbait da.
> Hemen nahiko ondo azaltzen dira arrazoiak:
> http://www.instigatorblog.com/write-blog-posts-not-articles/2007/07/19/
>
> WordPress-en parte hartzen hasi nintzenean dagoeneko "bidalketa" hitza
> erabiltzen zelakoan nago. Edonola ere, ziur nago nik ez nuen "bidalketa"
> hitza proposatu edo ezarri. Hala ere, egokia ikusten dudala esan behar
> dut eta horregatik ez dut inoiz hori ukitu.
>
> "Sarrera" oso hitz generikoa iruditzen zait. Ez dut gustuko. Ez daukat
> arrazoi argirik bere alde ez egiteko.
>
> "Artikulu" hitzak ez du argitaratze azkartasuna transmititzen, baizik
> eta kontrakoa. Ez du esperimentazio eta proba-errorea transmititzen.
> Blog batzuentzat egokia izan daiteke oso, baina WordPress-ek barnetik ez
> du erabiltzen eta euskaraz hori egitea CMS horren espirituaren kontra
> egitea izango litzatekeela iruditzen zait.
>
> "Berri" edo "Albiste" hitzak bidalketaren edukia baldintzatzen du.
> Artikulu pausatuak eta sakonak idazten dituenarentzat bidalketak albiste
> izendatzeak ez dator bat. Eta kontrakoa, albisteak idazten
> dituenarentzat bere bidalketak artikulu izendatzeak ez dator bat.
>
> Nik pertsonalki ez nuke inolako arazorik izango WordPress-en "post"
> "artikulu" bezala euskaratzeko, baina dagoeneko ehunka eta ehunka bider
> erabiltzen den "bidalketa" (WordPress-en beti erabili dena) egokiagoa
> izan daitekeela uste dut.
>
> Ondo izan,
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161107/2bbc6ee9/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago