Kaixo Txopi,
irakurri ditut zure argudioak 'bidalketa' hitzaren alde. 
WP urtetan erabili bada ere, aldatu behar dela pentsatzen segitzen dut.
Nago WP horretara lehen aldiz hurbiltzen den balizko euskaldun batek hobeto ulertuko lituzkeela hiztegietan dauden hitzak, bere ohiko esanahiekin, 'bidalketa' hitz hori, zentzu horretan, baino.
Adibide polita gure http://librezale.eus/wiki/Terminologia hura gogoratzeko ;-)
Zeuk 3. puntuari eman diozu garrantzia. Nik lehenengo eta bigarrenari. Nik uste. 
(5. puntua, aurrekoak baino subjektiboagoa da).
Librezale taldearen irizpide batzuk
 Librezale taldeko kideok ez ditugu behar ditugunean euskal hitzak edo esapideak asmatuko. Asmatzen hasi baino lehenago dauden eta ez dauden hiztegi guztiak arakatuko ditugu.
 Sarasolak gorago aipatu dituen azken hiru irizpideak ere kontuan
hartuko ditugu. Hedatuak dauden hegoaldeko hainbat termino saihestuko
ditugu baldin eta hiztegietan ordain hobeak topatzen baditugu. Esaterako librezaleko taldeko batzuk, Sarasolari jarraiki, tekla eta teklatu/klabierra hitzak saihestuko ditugu eta giltza, giltzadi hitzak sustatuko ditugu.
 Aurretik egindako itzulpenak eta lokalizazioak kontuan hartuko ditugu. Esaterako, lanabesak, erremintak, tresnak, sinonimoak izanik, testuinguru jakin batean, hiruretatik edozein erabil zitekeen. Baina begiratuko dugu nola erabili diren
gure aurretik eta zuzentzekorik ez badago (gogoan, batez ere,
Sarasolaren azken hiru irizpideak), aurrera egingo dugu azken urteotako
ohiturari jarraiki (hau da, gure adibide honetan, testuingururik
erabilienean, betiere Tresnak hobetsiko dugu).
 Hiztegietan Heg. marka, Zah., g.g.er. edo Beh.
marka duten hitzak saihestuko ditugu. Ildo beretik, euskalki baten edo
batzuen marka daukatenak; hedatuago daudenak hobetsiko ditugu. Betiere Euskaltzaindiak hitz bat hobesteko h., erabiltzeko edo saihesteko e. aholkuei men egiten saiatuko gara.
 Gure helburua, lokalizazioak, euskara hutsaren bidez, ahalik eta errazen ulertzea
izanik, batzuetan ingelesez ondo erroturik dagoen termino bakar bat
euskaraz bi sinonimoren bidez edo azalpentxo baten bidez emango dugu.
Adibide bat: PDFak editatzeko aplikazio batean, ingelesetik euskaratu
beharreko terminoa "Legal", testuingururik gabe. Librezale taldeko kide baten ordaina: "Legal formatua ( 8.5 × 14 hazbete; 216 × 356 mm)". (Formatua hitza eta azalpentxoa erantsiz, legezko(a) edo legala hitzak, oso garden geratuko ez zirelakoan).
Gorka Azk.
Inprimatu
aurretik, gogoratu Ingurugiroarekiko ardura eta konpromisorik handiena
dutenek paperik gabeko administrazioa 5 urtetan lor daitekeela
defendatzen dutela.
Administrazioak papera murriztu ahal badu, agian zuk ere bai.
Mezu
honek eta eranskinek informazio konfidentziala eduki dezakete. Igorri
zaion pertsonari bakarrik zuzendua da. Legeak mezuak daukan informazioa
zabaltzea, kopiatzea
edo hirugarren bati helaraztea debekatzen du. Internet bidez bidalitako
posta elektronikoak ez du konfidentzialtasuna bermatzen, ezta
transmisio zuzena ere. 
Este mensaje y sus anexos pueden
contener información confidencial y están exclusivamente dirigidos a sus
destinatarios, quedando prohibida su divulgación, copia o distribución a
terceros. Si ha recibido este mensaje por error, por favor, notifíquelo
inmediatamente al remitente y bórrelo de su sistema. El correo
electrónico vía Internet no permite garantizar ni la confidencialidad de
los mensajes ni su correcta transmisión.
This message and any
attachments may contain privileged and confidential information and are
intended solely for the use of the person or entity to whom the message
was addressed, any dissemination, distribution, or use of the contents
of this message being strictly prohibited. If you receive this message
in error, please delete it and immediately notify the sender. Email
transmission cannot be guaranteed to be secure or error-free. 
az., 2016.eko azaren 02a 23:14(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur igorleak
idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
> *e-posta* hiztegietan egongo ez balitz, sartu egin beharko lukete. Asko
> erabiltzen delako.
> Zehazki, Xuxen, Wikipedian, dagoeneko hortxe topa daiteke *e-posta*.
> Bilaketa azkar bat egin eta e-posta milaka aldiz erabili dela ikus
> daiteke... Hiztegi batean edo bestean falta delako, ez dugu zertan baztertu.
> Wikipediak, Euskaltermek-eta, 'posta elektroniko' hobesten dute, baina
> tira, testuinguru ez oso formal batean, e-posta eta e-mail lasai erabiltzen
> segi gaitezkeela uste dut.
> Glosarioan agertzen den *post > *bidalketa* hori, ordea, aldatzeko eskatuko
> nizuke, Txopi. Ez dut uste 'bidalketa' termino hori nahikoa erabiltzen
> denik. Anbiguotasunen bat saihesteko proposatuko zenuen, ziur aski.
> Hobe, agian, post > *mezu* (< Microsoft Language Portal),
> edo, Euskaltermek proposatu bezala, post > *artikulu* (4) ; *sarrera* (4)
> Hiru termino horiek beste testuingurutan beste esanahiekin erabiltzen dira,
> baina WP horretan behar den testuinguruan ere, hiru horiek erabili beharko
> genituzkeela uste dut.
> Esaterako: 'Blogean *mezu* bat argitaratu du', 'blogean *artikulu* berri
> bat argitaratu du', 'blogean *sarrera* berri bat kargatu du...
Kaixo:
Egia da blogetan maiz "artikulu" eta "albiste" hitzak erabiltzen direla
euskaraz eta baita ingelesez ere. Blogaren izaeraren eta tematikaren
arabera guztiz egokiak dira termino horiek.
Kontua da WordPress barruan "post" delakoak ez direla "article" edo
"news" deitzen. Eta nik dakidala guztiz nahita egindako zerbait da.
Hemen nahiko ondo azaltzen dira arrazoiak:
WordPress-en parte hartzen hasi nintzenean dagoeneko "bidalketa" hitza
erabiltzen zelakoan nago. Edonola ere, ziur nago nik ez nuen "bidalketa"
hitza proposatu edo ezarri. Hala ere, egokia ikusten dudala esan behar
dut eta horregatik ez dut inoiz hori ukitu.
"Sarrera" oso hitz generikoa iruditzen zait. Ez dut gustuko. Ez daukat
arrazoi argirik bere alde ez egiteko.
"Artikulu" hitzak ez du argitaratze azkartasuna transmititzen, baizik
eta kontrakoa. Ez du esperimentazio eta proba-errorea transmititzen.
Blog batzuentzat egokia izan daiteke oso, baina WordPress-ek barnetik ez
du erabiltzen eta euskaraz hori egitea CMS horren espirituaren kontra
egitea izango litzatekeela iruditzen zait.
"Berri" edo "Albiste" hitzak bidalketaren edukia baldintzatzen du.
Artikulu pausatuak eta sakonak idazten dituenarentzat bidalketak albiste
izendatzeak ez dator bat. Eta kontrakoa, albisteak idazten
dituenarentzat bere bidalketak artikulu izendatzeak ez dator bat.
Nik pertsonalki ez nuke inolako arazorik izango WordPress-en "post"
"artikulu" bezala euskaratzeko, baina dagoeneko ehunka eta ehunka bider
erabiltzen den "bidalketa" (WordPress-en beti erabili dena) egokiagoa
izan daitekeela uste dut.
Ondo izan,
Txopi.
Librezale mailing list
Librezale@librezale.eus