[Librezale] WordPress glosarioa
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Aza 3, 22:43:05, CET 2016
> Korreo arruntean norbaiti gutun edo pakete bat bidaltzeko jasotzailearen
_helbidea_ behar izaten da. Mezu
elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_
bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.
Erabilera guztiak kontuan hartuta, ondo zehaztu nahi bada, ez dira nahikoa
ez e-posta ez helbide elektroniko, biek behar dute lagungarriren bat.
sistema: e-posta / posta elektronikoa
helbidea: e-posta-helbidea / helbide elektronikoa / posta elektroniko
helbidea
mezua: e-posta mezua / posta elektroniko mezua
programa: e-posta bezeroa-zerbitzaria / posta elektroniko
bezeroa-zerbitzaria
Teorikoki helbide elektroniko esamoldearen abantaila nagusia helbidea
adieraztean legoke, baina praktikan zehazki hortxe aurkitzen diot puntu
ahula, esamolde generikoegia da eta zalantzarik utzi nahi ez bada posta
elektroniko helbidea esatera behartzen gaitu.
Goiko taula horri begiratuta, izatekotan posta elektroniko beharko luke,
eta honen laburdura, ba Posta elek. edo... e-posta?
Bestalde e-posta eta e-mail oso ekonomikoak dira, ez soilik laburragoak
direlako, ingelesez bezala euskaraz ere testuinguruak lagunduta esanahi
ezberdinak hartu ditzakete, helbidea, mezua, sistema...
Agian garbizalekeria alde batera utzi eta zuzenean e-mail erabili beharko
genuke, sarriago eskatu didate nire imeila nire eposta baino, baina hitz
edo esamolde propio bat aukeratzekotan, ez dut ulertzen oraindik zein den
jada hain neo ez den e-posta neologismoaren arazoa. Nork erabaki zuen
bekatua zela eta zergatik?
-
Post gaiari lotuz, niri ere bidalketa arraro egin zitzaidan ikusi nuen
lehen bizikoan, susmatzen dut WordPress hain malgua izanik 'artikulu'
ekidin nahi izan dela, baina 'sarrera' nahiko egoki ikusten dut, ez badago
beste itzulpenen batekin talkan.
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161103/b680c30e/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago