> Korreo arruntean norbaiti gutun edo pakete bat bidaltzeko jasotzailearen _helbidea_ behar izaten da. Mezu

elektronikoetan ere gauza berdina gertatzen da, _helbide elektroniko_

bat behar da mezua jasotzaileari igortzeko.

Erabilera guztiak kontuan hartuta, ondo zehaztu nahi bada, ez dira nahikoa ez e-posta ez helbide elektroniko, biek behar dute lagungarriren bat.

sistema: e-posta / posta elektronikoa

helbidea: e-posta-helbidea / helbide elektronikoa / posta elektroniko helbidea

mezua: e-posta mezua / posta elektroniko mezua

programa: e-posta bezeroa-zerbitzaria / posta elektroniko bezeroa-zerbitzaria

Teorikoki helbide elektroniko esamoldearen abantaila nagusia helbidea adieraztean legoke, baina praktikan zehazki hortxe aurkitzen diot puntu ahula, esamolde generikoegia da eta zalantzarik utzi nahi ez bada posta elektroniko helbidea esatera behartzen gaitu.

Goiko taula horri begiratuta, izatekotan posta elektroniko beharko luke, eta honen laburdura, ba Posta elek. edo... e-posta?

Bestalde e-posta eta e-mail oso ekonomikoak dira, ez soilik laburragoak direlako, ingelesez bezala euskaraz ere testuinguruak lagunduta esanahi ezberdinak hartu ditzakete, helbidea, mezua, sistema...

Agian garbizalekeria alde batera utzi eta zuzenean e-mail erabili beharko genuke, sarriago eskatu didate nire imeila nire eposta baino, baina hitz edo esamolde propio bat aukeratzekotan, ez dut ulertzen oraindik zein den jada hain neo ez den e-posta neologismoaren arazoa. Nork erabaki zuen bekatua zela eta zergatik?

Post gaiari lotuz, niri ere bidalketa arraro egin zitzaidan ikusi nuen lehen bizikoan, susmatzen dut WordPress hain malgua izanik 'artikulu' ekidin nahi izan dela, baina 'sarrera' nahiko egoki ikusten dut, ez badago beste itzulpenen batekin talkan.

Osoitz