[Librezale] WordPres 4.5en itzulpenaren egoera

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Mar 17, 11:20:57, CET 2016


Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko martxoak 11 17:25):
> Kaixo:
>
> WordPress 4.5 bertsioa datozen asteotan argitaratuko da, Apirilerako dago
> aurreikusita.
>
> Gaur egun zeuden string guztiak itzulita daude jada, baina datozen asteotan
> berriren bat egon daiteke, batez ere argitalpenaren bezperan-edo "about.php"
> orrialdea argitaratzen dutenean.
>
> Horren adi egongo naiz eta 4.5 bertsioa hasieratik ere euskaraz egotea
> izango da helburua.
>
> Hala ere, argitaraketa horren ostean, WordPressen itzulpenaren ardura utzi
> egingo dut.
>
> Prozesua dokumentatuta dago wikian eta edonork jarraitzeko bezalakoa da:
> http://librezale.eus/wiki/WordPress
>
> Agur bat,

WP 4.4aren euskaratze-lanen berri eman zenuenean eskerrak luzatu
nizkizun baina berriz ere berdina egiteak kalterik egingo ez
duelakoan, eskerrik asko orain arte egin duzun lan aktiboarengatik!

Ondo pasa bide batez WP Euskadi jardunaldietan eta ea hango
aurkezpentxoak inor nahikoa xaxatzen duen testigua hartzeko!


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago