[Librezale] Libreoffice: Datu-pilotuak, Pibote-taulak eta Taula dinamikoak
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Lar, Mar 5, 19:05:32, CET 2016
2016-03-05 17:49 GMT+01:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
> Kaixo,
>
> Libreofficen jarri naiz lanean eta hartu dudan erabaki bat hemen azaltzea
> komeni dela uste dut.
>
> Ingelesezko "Pivot Table" hainbat eratara zegoen itzulita.
>
> Datu-pilotu
> Pibote-taula
> Errotazio-taula
> Taula dinamikoa
> Eta hauen bariazio batzuk ere aurkitu nituen.
>
> Aspaldi OpenOfficen jatorrizkoan Data Pilot deitzen zitzaion eta
> Datu-pilotu bezala itzuli zen, uneren batean jatorrizkoan Microsoft Excelen
> nomenklatura bera erabiltzea erabaki zen eta Pivot Table deitzera pasatu
> zen, baina Euskaraz itzulpen zaharra mantentzea erabaki zen.
>
> Kate berriagoetan, ordea, Pibote-taula bezala itzuli zen, eta
> interfazearen itzulpenean hau kontsistentea zen, baina laguntza
> fitxategietan itzulpen zaharrak eta bestelako proposamenak zeuden oraindik.
>
> Batera ala bestera aldaketa egin beharra zegoela argi nuen, eta behin
> lanean jarrita jatorrizkoan bezala euskaraz ere Microsoft Excelen
> nomenklatura bera erabiltzea komeni zela pentsatu nuen.
>
> Excelen Taula dinamiko bezala dago itzulita, (gaztelaniaz Tabla dinámica
> eta frantsesez Tableau croisé dynamique).
>
> Asierrekin komentatu eta berak ere aldaketa ongi ikuzten zuela esan zidan,
> beraz orain jatorrizkoan Pivot Table agertzen den guztietan euskaraz Taula
> dinamiko bezala itzuli da.
>
> Barkatu eragozpenak, epe luzera aldaketa honek ulermena erraztuko delakoan
> nago.
>
> Osoitz
>
>
>
>
Aupa!
Biziki eskertzen dut Asierren testigua hartu izana. Ni momentu gogorrak
igarotzen ari naiz eta puf....
calc nire lan tresna da eta jende askok ezagutzen ez duen arren taula
dinamikoak dagoen lan tresna handienetakoak dira datuen kudeaketan.
Arazoa 5.1.0.3 euskarazko bertsioan ez da terminologia (aurrekoa ageri da),
menuan datuak/pibote-taula aukeratuz gero freskatu eta ezabatu bakarrik
daudela da, *ez dago Sortu*.
Aurreko orri batean sortuak freskatu, zein aldatu daitezke.
calc taula dinamikorik gabe etxeko tresnatxo bilakatzen da, taula
dinamikoen "indarra" ezagutua datu kudeaketa erabat aldatzen da.
Nire aldetik animoak, irudiak twitter bidez bidali ditut.
aupa zuek!
Ander.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160305/049442ad/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago