[Librezale] Libreoffice: Datu-pilotuak, Pibote-taulak eta Taula dinamikoak

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Mar 5, 17:49:49, CET 2016


Kaixo,

Libreofficen jarri naiz lanean eta hartu dudan erabaki bat hemen azaltzea
komeni dela uste dut.

Ingelesezko "Pivot Table" hainbat eratara zegoen itzulita.

Datu-pilotu
Pibote-taula
Errotazio-taula
Taula dinamikoa
Eta hauen bariazio batzuk ere aurkitu nituen.

Aspaldi OpenOfficen jatorrizkoan Data Pilot deitzen zitzaion eta
Datu-pilotu bezala itzuli zen, uneren batean jatorrizkoan Microsoft Excelen
nomenklatura bera erabiltzea erabaki zen eta Pivot Table deitzera pasatu
zen, baina Euskaraz itzulpen zaharra mantentzea erabaki zen.

Kate berriagoetan, ordea, Pibote-taula bezala itzuli zen, eta interfazearen
itzulpenean hau kontsistentea zen, baina laguntza fitxategietan itzulpen
zaharrak eta bestelako proposamenak zeuden oraindik.

Batera ala bestera aldaketa egin beharra zegoela argi nuen, eta behin
lanean jarrita jatorrizkoan bezala euskaraz ere Microsoft Excelen
nomenklatura bera erabiltzea komeni zela pentsatu nuen.

Excelen Taula dinamiko bezala dago itzulita, (gaztelaniaz Tabla dinámica
eta frantsesez Tableau croisé dynamique).

Asierrekin komentatu eta berak ere aldaketa ongi ikuzten zuela esan zidan,
beraz orain jatorrizkoan Pivot Table agertzen den guztietan euskaraz Taula
dinamiko bezala itzuli da.

Barkatu eragozpenak, epe luzera aldaketa honek ulermena erraztuko delakoan
nago.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160305/85ba5c9b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago