[Librezale] Cyanogenmod eta profesionaltasuna software librean

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
As, Urt 26, 22:23:55, CET 2016


Kaixo,

Profesionala hitzak ordainpeko esan nahi du,  eta maiz kalitate bermearen
sinonimotzat hartzen da ere.

Ondo dakigu guk bolondres egindako lanen artean maitasun handiz egindakoak
daudela baina baita mokordo galantak,  eta itzulpen profesionalen artean
eredugarri diren lanak daudela baina baita soilik kunplitzeko egindako
begiak ateratzeko moduko abominazioak ere.

Lan komunitarioak, dituen desabantaila guztiekin badu abantaila eder bat,
erraza edo gutxienez posible izaten da parte hartzea txarto dagoena
konpontzeko gogoa duenarentzat, eskuz esku doaz proiektuak.

Android AOSP edo LG etxearen itzulpen profesionaletan egunero sufritzen
ditudan akatsak konpontzeko ordea, zer egin dezaket?

Orain hilabete pare bat Cyanogenmod proiektuaren itzultzaile alemanak
kexuka hasi ziren beraien iritziz kalitate txarreko itzulpenak agertzen
hasiak zirelako proiektuan aurretik ezezaguna zen erabiltzaile batek
onartuta. Erabiltzaile hori Cyanogen OS itzultzeko kontratatutako
profesional bat zela azaldu zitzaien.

Atzo CyanogenMod proiektuan zuzentzaile baimena dugun erabiltzaile ugarik
mezu harrigarri bat jaso genuen, hainbat hizkuntzen itzulpenaren kalitea
bermatzeari begira itzultzaile profesionalak kontratatu zirela, eta talkak
ekiditeko bolondresoi zuzentzaile baimena kenduko zitzaigula,  itzultzaile
soilera pasatuz.

Ahoa bete hortz geratu nintzen,  alde batetik Euskara hizkuntza
garrantzitsuen zerrendan ikusteak poza sortu zidan, baina bestetik Google
etxearen itzulpenetan aspalditik konpondu gabe dauden akats nabarmenak
ikusita eszeptizismoa eta inpotentzia.

Ezer esan aurretik zer egin ondo pentsatu nahi nuen, gaur zuen iritzia
galdetzeko asmoa nuen,  baina mezu ugari jaso omen zituzten atzo bertan eta
gauerdirako erabakia atzera bota dute, Itzultzaile bolondresek egindako
lanari mespretxua egitea ez zela beraien asmoa eta baimenak momentuz bere
horretan geratuko direla zer egin pentsatu bitartean.

Uste dut opera baten lehen aktoa besterik ez dugula ikusi.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160126/1dd6a546/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago