[Librezale] Astindu bat bideo editoreei
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
As, Urt 12, 22:46:13, CET 2016
Aupa,
Cinelerrarekin batera software librearen bideo editore nagusiak diren
OpenShot eta Kdenlive programak astindu baten beharrean daude.
Jonathan Thomasek urte bete labean izan ondoren OpenShot 2.0 bertsioaren
beta argitara atera du*. Berritasunik aipagarrienak hauek dira: libreria
propioak sortuta mendekotasunetatik askatu omen da eta aplikazio
egonkorra bihurtu omen da eta, bestetik, Windows eta Mac bertsioak
izango ditu. Librezalen proiektuak arduraduna behar du eta Launchpad*en
bidezko lokalizazioan une honetan 203 kate daude euskaratzeko eta
komeniko zen bertsio definitiboa atera aurretik lokalizazioa burutzea.
Kdenlive editoreak euskarazko software librearen hutsuneen orriko
lehenengo postuan agertzen da ohore guztiekin. Ea KDEzaleren batek
bizitza seinaleak ematen dituen.
*OpenShot 2.0 betaz:
http://www.openshotvideo.com/2016/01/openshot-20-beta-released.html
*OpenShot 2.0ren itzulpenak Launchpaden:
https://translations.launchpad.net/openshot/2.0/+pots/openshot/
*OpenShot proiektua LIbrezalen: http://librezale.eus/wiki/OpenShot
*KDE euskaratzearen errudunak 2003an: http://sustatu.eus/1043998960
Animo ekipo!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago