Kaixo,

Cyanogen operaren bigarren aktoa kontatzera natorkizue.

Aurreko mezuan kontatu nizuen itzultzaile profesionalei leku egiteko, lana bolondreski egiten ari ziren horiei zuzentzaile eskubidea kentzea pasatu zitzaiela burutik, hau da urteetan lan osoa egin zuen komunitateari itzulpenak ondo ala gaizki zeuden erabakitzeko eskubidea kentzea.

Hori komunitate batzuk (alemana nagusiki) jada lanean zeuden itzultzaile profesional batzuen lanaren kalitateari buruz protestatu ondoren, softwarea itzultzen hasiberriek egin ohi dituzten akats guztiak egiten zituztelako.

CyanogenOS itzultzaile profesionalak sartu nahi zituen ekoizle batzuk hala eskatuta, ez direlako komunitateak egindako lanaz fio. Bestalde, komunitate batzuk CyanogenMod lan komunitarioa zuten helburu soilik, eta ez zuten arreta berdina jartzen CyanogenOS enpresa ekimenaren softwarea itzultzean.

Itzultzaile profesionalek zuzentzaile eskubidea nahi zuten, batetik onartu gabeko itzulpenak kobratzen ez dituztelako, eta bestetik beraiek ere taldean aritzen direlako batzuetan.

Komunitateak ez zuen begi onez ikusten esker txarreko mugimendu hau.

Bururatu zaien irtenbidea ez dirudi txarra, zuzentzailearen gainetik dagoen figura bat sortu dute, egiaztatzailea. Egiaztatzaileak zuzentzaile batek onartutako kateak onartu ala ukatu ditzake, astebeteko epean. Eta paper hau %65a baino gehiago itzulita zuten hizkuntzetako zuzentzaileei emango zaie, hau da, lana ondo eginda dagoenean, komunitateari. Hori hala denean profesionalei zuzentzaile eskubidea emango zaie beraien kate propioak onartu ahal izateko.

Alemana, Errusiera eta Frantsesarekin hasi dira. Euskaraz oraingoz ez da aldaketarik egon, eta nik neuk ez dakit itzultzaile profesionalik kontratatu den.

Ikusteko dago zer gertatuko den, baina epe luzera komunitate txikiak dena profesionalen esku uztera joko dutelakoan nago.

Osoitz