AKTA

Zarautzen bildutako ordezkaritzak honako hau adostu du eztabaida sakon baten ondoren (*)

1. Gipuzkoarrek Txakolia sagardoa balitz bezala botatzen jarraitzeko eskubide osoa dute, "Zapiain" jartzen duen tapoi berde hori erabilita ere.

2. Zarautzen oso ondo jaten da eta errepikatu daiteke, hau aho betez erabaki da.

3. Dooteok onartu du DJ bat baino pintxa-olibas bat dela, baina Gnome
eta Debian itzultzen jarraitzen duen bitartean onartuko diogu bere burua
DJ izendatzea, eta Ingalaterrako erregina dela esan nahi badu, ba ere.

4. Asanblada bat egiteko ohitura berreskuratu nahi dugu, ahal dela urtero bat. Ez da datarik erabaki, Julen oporretan noiz egongo den jakin nahi genuelako besteek eta Julenek berak oporrak nahi duenean hartu ditzakeala muturretik pasa eta pasa besterik ez zuen egiten.

5. Zerbitzariari buruz hitz egin da, zerbitzariko posta zerrendan erabakitzen denaren arabera guk ere zer egin erabaki beharko dugu.

6. Mikelek gustua hartu dio niri enkarguak pasatzeari eta Abenduko proiektuaren inguruan artikulu bat idaztea enkargatu dit

7. Ordainean Anysoft Keyboard horrentzat euskarazko apk bat nola egin ikertzeko arduradun nagusi izendatu dut Mikel.

Gero eraginkortasuna hobetzeko juntadizoa banandu dugu, Gipuzkoako delegazioak Zarauzko tabernetatik software librearen onuren berri emateko ardura hartu du, "Not Free as in Beer" esamoldea askotan errepikatuz, edo "Beer" bakarrik, ez dakit ondo zertan geratu garen. Eta Bizkaitarrok etxeko bidea hartu dugu "e-mail" nola itzuli behar den erabakitzeko enkarguarekin, Bizkaiko delegazioak kotxean aho batez erabaki du e-mail itzultzeko forma egoki bakarra e-posta dela, hori delako Ibon Sarasolaren hiztegian onartuta dagoen forma bakarra:

http://www.ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=e-mail

Eta hala ez bazan, sartu dadila kalabazan.

Zarautz, 2016ko Abenduaren 30a

(*) AKTA honen eta benetan gertatutakoen artean antzekotasunik badago, lizentzia poetiko bat da.