[Librezale] Nola itzuli: Track change
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Al, Abe 26, 16:51:58, CET 2016
    
    
  
Asier Sarasua Garmendia<asier.sarasua at gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2016(e)ko abendua 26 16:42):
> al., 2016.eko aberen 26a 14:40(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>
> "Aldaketen segimendu" idatzi dugu orain arte. Badirudi MS Officek ere horixe
> darabilela [1], baina ez nago ziur. Horrela bada, nire ustez hobe da berdina
> mantentzea, nahiz eta nik gustukoago dudan "aldaketen jarraipena".
>
> Gainerakoei dagokienez, ez dakit zergatik sartu duten tartean "Track" hitza
> behar ez den tokian. OpenOfficek, adibidez, ez du horrela erabiltzen[2].
>
...
>
> Besteetan uste dut beharrezkoa izan daitekeela "segimendua" sartzea.
>
Asierrekin bat nator. Itxura batean itsu-itsuan eginbidearen izena [1]
kate guztietan sartu dute; eskua sutan ipiniko nuke programatzaile
baten hautua izan dela, besterik gabe. Kate hauek ingelesez apenas
sortzen dute arazorik, gainontzekoak hor konpon!
Dena den UI aldetik nahiko kate kaskarrak dirudite, oro har
erabiltzaileei bost axola baitie azpiko inplementazioak (ODF) edo
programatzaileek nola deitzen dioten eginbideari. Ildo horretan,
Asierren proposamenek esperientzia aproposagoa eskaintzen dute :)
Julen.
[1] https://wiki.documentfoundation.org/Track_changes
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago