[Librezale] Nola itzuli: Track change

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Al, Abe 26, 16:42:24, CET 2016


al., 2016.eko aberen 26a 14:40(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> LibreOfficen "track change" esamoldea hainbat kate berrietan agertzen
> da, itxuraz aldaketen jarraipen sistema bati dagokio:
>
> https://help.libreoffice.org/Common/Recording_Changes
>
> Blokeatuta nago eta ez dakit hau nola itzili, hona kate batzuk:
>
> Compare Non-Track Changed Document
> Merge Track Changed Document
> Protect Track Changes
> Reject Track Change
> Accept Track Change
> Next Track Change
> Previous Track Change
> Record Track Changes
> Track Changes Functions
> Show Track Changes Functions
> Show Track Changes
> ~Track Changes
> Insert ODF Track Change Comment

"Aldaketen segimendu" idatzi dugu orain arte. Badirudi MS Officek ere
horixe darabilela [1], baina ez nago ziur. Horrela bada, nire ustez hobe
da berdina mantentzea, nahiz eta nik gustukoago dudan "aldaketen
jarraipena".

Gainerakoei dagokienez, ez dakit zergatik sartu duten tartean "Track"
hitza behar ez den tokian. OpenOfficek, adibidez, ez du horrela
erabiltzen[2].

Honako hauek garbi dauzkat:

Protect Track Changes -> Babestu aldaketak
Reject Track Change -> Baztertu aldaketa
Accept Track Change -> Onartu aldaketa
Next Track Change -> Hurrengo aldaketa
Previous Track Change -> Aurreko aldaketa
Record Track Changes -> Grabatu aldaketak
Show Track Changes -> Erakutsi aldaketak

Besteetan uste dut beharrezkoa izan daitekeela "segimendua" sartzea.

Compare Non-Track Changed Document -> Konparatu aldaketen segimendurik
gabeko dokumentua???
Merge Track Changed Document -> Batu aldaketen segimendua duen dokumentua???
Track Changes Functions -> Aldaketen segimenduaren funtzioak
Show Track Changes Functions -> Erakutsi aldaketen segimenduaren funtzioak
Insert ODF Track Change Comment -> ????

Asier.

[1]https://help.libreoffice.org/4.1/Common/Comparing_Microsoft_Office_and_Terms/eu

[2]https://wiki.openoffice.org/wiki/Documentation/OOoAuthors_User_Manual/Writer_Guide/Tracking_changes_to_a_document

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161226/9c27941b/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago