[Librezale] LibreOffice promozionatu nahi dugu?

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Abe 12, 21:43:59, CET 2016


Aupa,

LibreOffice proiektuaren Marketin posta zerrenda pribatura gonbidatu
ninduten.

Gaur 2017ko aurrekontua prestatzen ari direla eta, talde lokalek
LibreOffice promozionatzeko ekintzarik egin nahi bagenu gastuen estimazio
bat egitera gonbidatzen gaituzte.

Zer motako ekintzak eta gastuak?

- LibreOfficera kontribuzioak egiten dituztenak aurrez aurre elkartu ahal
izateko egindako bilera baterako garraio gastuak ordaintzea.

- Marketing ekintzak (LibreOffice Euskaraz erabiltzera animatzeko iragarki
bat esaterako)

- Proiektu zehatzak (Eskoletan LibreOffice ezartzeko plan bat,
administrazioan lobby lanak egiteko proektu bat)

Halako gauza batzuei buruz hitz egin genuen Durangon bazkarian, eta Xalbari
esklusiba zapalduko diot, zehazki programen inguruko bideoak egitea
proposatzen zuen berak, agian hau jendea erre gabe zerbait txukuna egiteko
aukera bat izan daiteke.

Bestalde badakit dirua tartean egon ohi ez den tokietan dirua sartzeak
arazoak ekar ditzakeela. eta ez dakit Librezale den hau egin behar duena,
edo nahi dugun, agian beste inori interesatuko zaio ere.

Zer deritzozue?

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161212/970422ea/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago