Aupa,

LibreOffice proiektuaren Marketin posta zerrenda pribatura gonbidatu ninduten.

Gaur 2017ko aurrekontua prestatzen ari direla eta, talde lokalek LibreOffice promozionatzeko ekintzarik egin nahi bagenu gastuen estimazio bat egitera gonbidatzen gaituzte.

Zer motako ekintzak eta gastuak?

- LibreOfficera kontribuzioak egiten dituztenak aurrez aurre elkartu ahal izateko egindako bilera baterako garraio gastuak ordaintzea.

- Marketing ekintzak (LibreOffice Euskaraz erabiltzera animatzeko iragarki bat esaterako)

- Proiektu zehatzak (Eskoletan LibreOffice ezartzeko plan bat, administrazioan lobby lanak egiteko proektu bat)

Halako gauza batzuei buruz hitz egin genuen Durangon bazkarian, eta Xalbari esklusiba zapalduko diot, zehazki programen inguruko bideoak egitea proposatzen zuen berak, agian hau jendea erre gabe zerbait txukuna egiteko aukera bat izan daiteke.

Bestalde badakit dirua tartean egon ohi ez den tokietan dirua sartzeak arazoak ekar ditzakeela. eta ez dakit Librezale den hau egin behar duena, edo nahi dugun, agian beste inori interesatuko zaio ere.

Zer deritzozue?

Osoitz