[Librezale] Durangoko balorazio pertsonala

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Abe 7, 22:32:51, CET 2016


Aupa,

Hau astea hau, berriz josita eta denak onak.

Durangoko istorioaren balorazio pertsonal bat egin nahi dut.

Denboraz larri jaso genuen gonbita, eta horizontala, irekia eta eztabaidan
oinarritutako talde batean egin behar ez dena egin nuen, erabakia nik hartu
guztien izenean, aukera errepikaezina iruditzen zitzaidan guztion gogoan
dagoela uste dudan Librezaleren berrizte saiakera baterako, eta barkatzen
didazuelakoan nago.

Txukun gera zedin ahalegin handi bat egin zuen jende askok, Durangoko
Azkokako teknikaria ordu txikitan aritu zela lanean, ondo dakit Txabik
zenbat ordu sartu zituen streaminga aurrez prestatzen, Eņautek bere agenda
estuan txoko bat egin zuen eranskailuaren diseinua prestatzeko, Teketen eta
Nagorek behar genuen guztian lagundu ziguten eta ez zegokienean ere gurekin
egon ziren, jakin badakit hara hurbildu zinetenak ere ahalegin pertsonal
handia egin zenutela egon ahal izateko, batzuk oso handia.

Bihotzez eskertzekoa.

Lan horren guztiaren ondoren eguna bera ziztu bizian pasatu zen.

Urduri, hogei minututarako pentsatuta nuen hitzaldia hamar minututan bota
nuen, eskerrak Asier animatu zela beste hamar minutuz ask.libreoffice.org
proiektua azaltzera. Aurretik prestatuta ez zegoenez, eta Txabi abisatzea
ahaztu nuenez, mikro aldaketa korrika batean egin zuen eta bideoan
erakusteko pantailak inprobisatu behar izan zituen. Bideoan ikusten dena
baino askoz hobeto egon zen Asierren partea.

Kabi@ ez da oso handia eta hitzaldian bete egin zen, Hacking Badakiguren
kortesiazko bisita barne.

Ondorengo itzulpen maratoira dozena erdi geratu ginen. Erdia aurretik
hilabeteko proiektuetan aritutakoak (Gorka, Asier eta hirurok) eta beste
erdia hilabeteko proiektuari dagokiola estreinatu berriak (Ander, Xalba eta
Pospolos),itzulpen kontuetan ordea inor ez zen berria, Xalba KDE proiektua
mantentzen ibili da eta Pospolos besteak beste joko bat itzultzen ibili da
azkenaldian Game Erauntsian bere semeari laguntzeko.

Gutxi gora behera %24etik %52 eraman genuen, ez dago batere gaizki benetako
lan denbora ordu betekoa izango zela pentsatzen badugu, eta hortik Asier
eta biok AzokaTBrako emandako elkarrizketa kentzen badugu. Guztiz
gozagarria da banaka aritzean oztopo bihurtzen diren zalantzak ozen
galdetuz bertan ti ta batean erabakiak hartu ahal izatea.

Argi daukat besterik egitekotan Itzulpen maratoia bera hobeto landu behar
dela, denbora gehiagorekin, eta distrakzio gutxiagorekin lan talde txiki
batek sekulako bultzada eman ahal diolako proiektu bati. (Distrakzioena ez
doa zugatik Txopi, eskertzekoa izan zen bisita)

Konturatu orduko hurrengo hitzaldia hastekoa zen eta bertan behera utzi
genuen itzulpen lana.

Elkarrekin joan ginen bazkaltzera, eta bazkarian Teketenek hurrengo urtean
errepikatzera animatu gintuen, guk nahi genuena egitera, egun osokoa ere
izan zitekeela guk hala nahi izanez gero, eta kanpotik norbait ekarri nahi
bagenuen adibidez agian medio ekonomikoak egon zitezkeela ere. Horretarako
denboraz abisatu beharko zuela esan nion, erantzuna, abisatutzat eman
zaitezkete.

Tira, ba urte oso bat daukagu datorren urtean Durangoko Azokan egon nahi
dugun erabakitzeko eta errepikatzekotan zer egin pentsatzeko, oraingoan
modu horizontalago batean, jakina.

Bazkalostean Librezale non dagoen eta nora joan nahi duen pentsatzen aritu
ginen apur batez, baina ardo botilak hutsik zeuden eta azala besterik ez
genuen ukitu, baina burmuinak martxan jarri zituen eta Xalbak baditu jada
ideia batzuk, gauean bota zizkidan pribatuan, posta zerrendan partekatzera
animatu nuen.

Guztia laburbilduz, irakurketa positiboa, pena merezi izan du.

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161207/d12d4aea/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago