Aupa,

Hau astea hau, berriz josita eta denak onak.

Durangoko istorioaren balorazio pertsonal bat egin nahi dut.

Denboraz larri jaso genuen gonbita, eta horizontala, irekia eta eztabaidan oinarritutako talde batean egin behar ez dena egin nuen, erabakia nik hartu guztien izenean, aukera errepikaezina iruditzen zitzaidan guztion gogoan dagoela uste dudan Librezaleren berrizte saiakera baterako, eta barkatzen didazuelakoan nago.

Txukun gera zedin ahalegin handi bat egin zuen jende askok, Durangoko Azkokako teknikaria ordu txikitan aritu zela lanean, ondo dakit Txabik zenbat ordu sartu zituen streaminga aurrez prestatzen, EƱautek bere agenda estuan txoko bat egin zuen eranskailuaren diseinua prestatzeko, Teketen eta Nagorek behar genuen guztian lagundu ziguten eta ez zegokienean ere gurekin egon ziren, jakin badakit hara hurbildu zinetenak ere ahalegin pertsonal handia egin zenutela egon ahal izateko, batzuk oso handia.

Bihotzez eskertzekoa.

Lan horren guztiaren ondoren eguna bera ziztu bizian pasatu zen.

Urduri, hogei minututarako pentsatuta nuen hitzaldia hamar minututan bota nuen, eskerrak Asier animatu zela beste hamar minutuz ask.libreoffice.org proiektua azaltzera. Aurretik prestatuta ez zegoenez, eta Txabi abisatzea ahaztu nuenez, mikro aldaketa korrika batean egin zuen eta bideoan erakusteko pantailak inprobisatu behar izan zituen. Bideoan ikusten dena baino askoz hobeto egon zen Asierren partea.

Kabi@ ez da oso handia eta hitzaldian bete egin zen, Hacking Badakiguren kortesiazko bisita barne.

Ondorengo itzulpen maratoira dozena erdi geratu ginen. Erdia aurretik hilabeteko proiektuetan aritutakoak (Gorka, Asier eta hirurok) eta beste erdia hilabeteko proiektuari dagokiola estreinatu berriak (Ander, Xalba eta Pospolos),itzulpen kontuetan ordea inor ez zen berria, Xalba KDE proiektua mantentzen ibili da eta Pospolos besteak beste joko bat itzultzen ibili da azkenaldian Game Erauntsian bere semeari laguntzeko.

Gutxi gora behera %24etik %52 eraman genuen, ez dago batere gaizki benetako lan denbora ordu betekoa izango zela pentsatzen badugu, eta hortik Asier eta biok AzokaTBrako emandako elkarrizketa kentzen badugu. Guztiz gozagarria da banaka aritzean oztopo bihurtzen diren zalantzak ozen galdetuz bertan ti ta batean erabakiak hartu ahal izatea.

Argi daukat besterik egitekotan Itzulpen maratoia bera hobeto landu behar dela, denbora gehiagorekin, eta distrakzio gutxiagorekin lan talde txiki batek sekulako bultzada eman ahal diolako proiektu bati. (Distrakzioena ez doa zugatik Txopi, eskertzekoa izan zen bisita)

Konturatu orduko hurrengo hitzaldia hastekoa zen eta bertan behera utzi genuen itzulpen lana.

Elkarrekin joan ginen bazkaltzera, eta bazkarian Teketenek hurrengo urtean errepikatzera animatu gintuen, guk nahi genuena egitera, egun osokoa ere izan zitekeela guk hala nahi izanez gero, eta kanpotik norbait ekarri nahi bagenuen adibidez agian medio ekonomikoak egon zitezkeela ere. Horretarako denboraz abisatu beharko zuela esan nion, erantzuna, abisatutzat eman zaitezkete.

Tira, ba urte oso bat daukagu datorren urtean Durangoko Azokan egon nahi dugun erabakitzeko eta errepikatzekotan zer egin pentsatzeko, oraingoan modu horizontalago batean, jakina.

Bazkalostean Librezale non dagoen eta nora joan nahi duen pentsatzen aritu ginen apur batez, baina ardo botilak hutsik zeuden eta azala besterik ez genuen ukitu, baina burmuinak martxan jarri zituen eta Xalbak baditu jada ideia batzuk, gauean bota zizkidan pribatuan, posta zerrendan partekatzera animatu nuen.

Guztia laburbilduz, irakurketa positiboa, pena merezi izan du.

Osoitz