[Librezale] Agurra eta labur.eus
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Abe 7, 17:02:54, CET 2016
az., 2016.eko aberen 07a 14:21(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa Manex,
>
> Manex Garaio<manex at domeinuak.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> abenduak 7 11:25):
>> Kaixo denoi!
>>
>> Lehenago egin beharreko zerbait izan arren, iritsi da zerrendan harpidetzeko
>> eguna... Manex naiz, eta PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz.
>> Duela urte batzuk ere zerrendan sartu nintzen baina askorik parte hartu ez
>> nuenez, ea oraingoan gehiago laguntzerik dudan! ;-)
>
> Ongi etorri plazara!
Berdina diotsut!
>
>> Artxiboan ikusi dut aurreko astean labur.eus-en berri eman zizuela Joxek,
>> Firefox-erako balio duen gehigarri bat garatzea proposatzearekin bat. Argi
>> dago kosta ahala kosta ttiki.com-ekin gertatutakoa ezin dela errepikatu, eta
>> gu arduratuko gara Dinahosting-ekin horretaz hitz egiteaz, beraiek
>> zerbitzuaren mantenua etengo balute ere beste eragileren bati kudeatzen
>> jarraitzeko aukera emateko (PuntuEUS Fundazioa bera, edota prest legokeen
>> beste edonor). Eta noski, gure aldetik arazorik ez gehigarria garatzeko,
>> guztiz kontrakoa.
>
> Eskerrik asko Manex, hau lasaigarria da eta berme hau izanik
> zalantzarik gabe erabili ahal izango dugu laburtzailea.
Lorea Arakistainekin[1] hitz egin dut eta Dinahosting-i buruz azalpen
berdintsua helarazi dit. labur.eus enpresa horrek kudeatzen duela, baina
etorkizunean zerbitzua arriskuan egongo balitz, eten orduko, jarraipena
emateko aukera bermatzeko hitzarmen bat egingo dutela. Dagoeneko gaiaz
hitz egin dutela era informalean eta ez dela inolako arazorik egongo.
Hori ulertu diot nik PuntuEus-eko marketin arduradunari.
[1] https://arakistain.eus/egileari-buruz/
Goraintziak guztioi,
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago