[Librezale] Agurra eta labur.eus
    Julen Ruiz Aizpuru 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Ost, Abe  7, 14:21:46, CET 2016
    
    
  
Aupa Manex,
Manex Garaio<manex at domeinuak.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
abenduak 7 11:25):
> Kaixo denoi!
>
> Lehenago egin beharreko zerbait izan arren, iritsi da zerrendan harpidetzeko
> eguna... Manex naiz, eta PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz.
> Duela urte batzuk ere zerrendan sartu nintzen baina askorik parte hartu ez
> nuenez, ea oraingoan gehiago laguntzerik dudan! ;-)
Ongi etorri plazara!
> Artxiboan ikusi dut aurreko astean labur.eus-en berri eman zizuela Joxek,
> Firefox-erako balio duen gehigarri bat garatzea proposatzearekin bat. Argi
> dago kosta ahala kosta ttiki.com-ekin gertatutakoa ezin dela errepikatu, eta
> gu arduratuko gara Dinahosting-ekin horretaz hitz egiteaz, beraiek
> zerbitzuaren mantenua etengo balute ere beste eragileren bati kudeatzen
> jarraitzeko aukera emateko (PuntuEUS Fundazioa bera, edota prest legokeen
> beste edonor). Eta noski, gure aldetik arazorik ez gehigarria garatzeko,
> guztiz kontrakoa.
Eskerrik asko Manex, hau lasaigarria da eta berme hau izanik
zalantzarik gabe erabili ahal izango dugu laburtzailea.
Julen.
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago