[Librezale] Agurra eta labur.eus

Manex Garaio manex a bildua domeinuak.eus
Ost, Abe 7, 11:25:34, CET 2016


Kaixo denoi!

Lehenago egin beharreko zerbait izan arren, iritsi da zerrendan
harpidetzeko eguna... Manex naiz, eta PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz
arduratzen naiz. Duela urte batzuk ere zerrendan sartu nintzen baina
askorik parte hartu ez nuenez, ea oraingoan gehiago laguntzerik dudan! ;-)

Artxiboan ikusi dut aurreko astean labur.eus-en berri eman zizuela Joxek,
Firefox-erako balio duen gehigarri bat garatzea proposatzearekin bat. Argi
dago kosta ahala kosta ttiki.com-ekin gertatutakoa ezin dela errepikatu,
eta gu arduratuko gara Dinahosting-ekin horretaz hitz egiteaz, beraiek
zerbitzuaren mantenua etengo balute ere beste eragileren bati kudeatzen
jarraitzeko aukera emateko (PuntuEUS Fundazioa bera, edota prest legokeen
beste edonor). Eta noski, gure aldetik arazorik ez gehigarria garatzeko,
guztiz kontrakoa.

Eta beno, orain zerrendan nagoenez, edozein proposamen duzuela bota lasai,
eta ni ere adi egongo naiz hemengo berrietara. Aukera polita izan daiteke
Librezale eta PuntuEUS-en arteko elkarlana bultzatzeko!

Gero arte,

Manex
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161207/8817ed28/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago