Kaixo denoi!

Lehenago egin beharreko zerbait izan arren, iritsi da zerrendan harpidetzeko eguna... Manex naiz, eta PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz. Duela urte batzuk ere zerrendan sartu nintzen baina askorik parte hartu ez nuenez, ea oraingoan gehiago laguntzerik dudan! ;-)

Artxiboan ikusi dut aurreko astean labur.eus-en berri eman zizuela Joxek, Firefox-erako balio duen gehigarri bat garatzea proposatzearekin bat. Argi dago kosta ahala kosta ttiki.com-ekin gertatutakoa ezin dela errepikatu, eta gu arduratuko gara Dinahosting-ekin horretaz hitz egiteaz, beraiek zerbitzuaren mantenua etengo balute ere beste eragileren bati kudeatzen jarraitzeko aukera emateko (PuntuEUS Fundazioa bera, edota prest legokeen beste edonor). Eta noski, gure aldetik arazorik ez gehigarria garatzeko, guztiz kontrakoa.

Eta beno, orain zerrendan nagoenez, edozein proposamen duzuela bota lasai, eta ni ere adi egongo naiz hemengo berrietara. Aukera polita izan daiteke Librezale eta PuntuEUS-en arteko elkarlana bultzatzeko!

Gero arte,

Manex