[Librezale] WordPressi buruzko albiste batzuk + https:/librezale.eus
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abe 3, 12:33:46, CET 2016
Kaixo:
Presaka nabil eta laster batean kontu batzuk aipatu nahi ditut:
- Aste honetan zehar kateak moderatzen joan naiz eta bart /dev adarrean
40 kate bakarrik utzi nituen faltan.
- Duela ordu batzuk 4.7 bertsioa atera aurretik egingo dituzten kateen
azken aldaketak egin dituzte[1]. Alde ona, egin beharreko lan guztia
orain ikusgai dagoela. Alde txarra, lan pixka bat gehiago egin behar dugula.
- WordPresseko nukleoan 34 katea daude itzultzeko (/dev/admin adarrean)
eta 39 katea daude moderatzeko (/dev adarrean).
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
- Twenty Seventeen dagoeneko ez dago guztiz itzulita, 8 kate daude
itzultzeko.
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
- Itzulpen guzti hauek egiteaz gain, norbaitek garapeneko WordPress
instalatzea ondo legoke, egin ditugun itzulpen guzti horiek beraien
lekuan ikusita zuzenketak otuko zaizkigulako (niri beti gertatzen zait).
Nire agenda ikusita ez dut uste aldi honetan egiaztaketa hori egiterik
izango dudanik. Norbait animatzen da?
WordPress 4.7ren itzulpenaz gain beste hiru gauza aipatu nahi ditut:
- 6an Durangora joango naiz baina tamalez agurtzera besterik joan ahal
izango ez dudala uste dut.
- WordPresseko garatzaileek itzultzaileok erabiltzen dugun GlotPress
tresnako APIan akats bat aurkitu dute[2] eta bertan kontua dugun guztioi
e-posta bat bidali digute, badaezpada pasahitza berrezarri dezagun.
Oraindik egin ez duzuenoi egitea gomendatzen dizuet.
- Datorren urtean WordPress SSL bitartez bakarrik dabiltzan
funtzionalitateak izaten hasiko da [3]. Jakingo duzuen bezala, HTTPSra
migratzea oso gomendagarria da eta beraz, librezale.eus SSL ziurtagiri
bidez eskuragarri jartzea pentsatzen hasi beharko genukeela uste dut.
Gaur egun Let's Encrypt ziurtagiriekin adibidez doan egin dezakegu. Zer
deritzozue?
[1]
https://make.wordpress.org/polyglots/2016/12/03/were-in-hard-string-freeze-for-4-7-prepare-your-locales-for-the-the-release/
[2]
https://make.wordpress.org/polyglots/2016/11/24/notice-of-password-deactivation/
[3] https://wordpress.org/news/2016/12/moving-toward-ssl/
--
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago