[Librezale] WordPressi buruzko albiste batzuk + https:/librezale.eus

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Abe 3, 12:40:32, CET 2016


lr., 2016.eko aberen 03a 12:33(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
> 
> Presaka nabil eta laster batean kontu batzuk aipatu nahi ditut:
> 
> - Aste honetan zehar kateak moderatzen joan naiz eta bart /dev adarrean
> 40 kate bakarrik utzi nituen faltan.
> - Duela ordu batzuk 4.7 bertsioa atera aurretik egingo dituzten kateen
> azken aldaketak egin dituzte[1]. Alde ona, egin beharreko lan guztia
> orain ikusgai dagoela. Alde txarra, lan pixka bat gehiago egin behar dugula.
> - WordPresseko nukleoan 34 katea daude itzultzeko (/dev/admin adarrean)
> eta 39 katea daude moderatzeko (/dev adarrean).
> https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
> - Twenty Seventeen dagoeneko ez dago guztiz itzulita, 8 kate daude
> itzultzeko.
> https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp/dev
Aurreko okerreko esteka da. Hau da zuzena:
https://translate.wordpress.org/locale/eu/default/wp-themes/twentyseventeen
> - Itzulpen guzti hauek egiteaz gain, norbaitek garapeneko WordPress
> instalatzea ondo legoke, egin ditugun itzulpen guzti horiek beraien
> lekuan ikusita zuzenketak otuko zaizkigulako (niri beti gertatzen zait).
> Nire agenda ikusita ez dut uste aldi honetan egiaztaketa hori egiterik
> izango dudanik. Norbait animatzen da?
> 
> WordPress 4.7ren itzulpenaz gain beste hiru gauza aipatu nahi ditut:
> - 6an Durangora joango naiz baina tamalez agurtzera besterik joan ahal
> izango ez dudala uste dut.
> - WordPresseko garatzaileek itzultzaileok erabiltzen dugun GlotPress
> tresnako APIan akats bat aurkitu dute[2] eta bertan kontua dugun guztioi
> e-posta bat bidali digute, badaezpada pasahitza berrezarri dezagun.
> Oraindik egin ez duzuenoi egitea gomendatzen dizuet.
> - Datorren urtean WordPress SSL bitartez bakarrik dabiltzan
> funtzionalitateak izaten hasiko da [3]. Jakingo duzuen bezala, HTTPSra
> migratzea oso gomendagarria da eta beraz, librezale.eus SSL ziurtagiri
> bidez eskuragarri jartzea pentsatzen hasi beharko genukeela uste dut.
> Gaur egun Let's Encrypt ziurtagiriekin adibidez doan egin dezakegu. Zer
> deritzozue?
> 
> [1]
> https://make.wordpress.org/polyglots/2016/12/03/were-in-hard-string-freeze-for-4-7-prepare-your-locales-for-the-the-release/
> [2]
> https://make.wordpress.org/polyglots/2016/11/24/notice-of-password-deactivation/
> [3] https://wordpress.org/news/2016/12/moving-toward-ssl/
> 

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago