[Librezale] Euskarazko TTS libre baten beharrari buruz
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Abu 11, 00:11:15, CEST 2016
Aupa,
TTS ahotsak hizketaren sintesirako erabiltzen dien fitxategiak dira.
Euskaraz dakiten batzuk badaude, Euskal Herriko Unibertsitatean garatutako
AhoTTS [1] da ezagunena, baina ez bakarra.
Kontua da TTS hauek ez direla libreak.
Orain urte batzuk Durangoko azokan Euskaraz grabatutako liburu nahikoa ez
zeudela argitara ekartzeko itsua den lagun batek gose greba egitea erabaki
zuen. Sinesgaitza iruditzen zitzaidan sarean armiarma edo SUSA bezalako
proiektuak egonda itsu batek hauek ezin gozatzea, hain erraza iruditzen
zitzaidan bi ideia hauek lotzea printzipioz, baina ez TTSa erabiltzeko
orain dauden mugekin.
Azkenaldian, mapen aplikazioekin tematuta nabil, askok norabideari buruzko
ahozko abisuak emateko gaitasuna daukate,Google etxearen Wazek badaki
Euskaraz, baina libreak diren bestelako aplikazioek ez, ez dagoelako
Euskarazko TTS ahots bat deskargatzerik.
Orain gutxi ipuinak kontatzen zituen robot baten aurkezpen bat ikusi nuen,
aurkezleak robotari Euskaraz hitz egiten "irakasteko" sekulako ahaleginak
egiten zituen gaztelaniazko TTSa erabilita "esaiosú au eta ori".
Pentsa zenbat eta zenbat gauza lor zitezkeen TTS libre bat bagenu.
Ezer egin dezakegu guk hori posiblea izan dadin? Ez luke Unibertsitate
publikoak garatutako zerbait publikoa izan behar?
[1] http://aholab.ehu.es/tts/
[2] http://armiarma.eus/
[3] http://susa-literatura.eus
Agur,
Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160811/63dc85bd/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago