[Librezale] Euskarazko TTS libre baten beharrari buruz
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Abu 11, 06:21:11, CEST 2016
Kaixo:
Nik honetaz ezer gutxi dakit. AhoTTS-ek GPL3 lizentzia du eta iturri-kodea eskuragarri dago:
https://sourceforge.net/projects/ahotts/
Esan zidatenagatik bi ahots zeuzkan (gizon bat eta emakume bat).
Aholabekoek ahots gehiago, hobekuntza, finketa eta esperimentu gehiago zeuzkaten, baina ziurrenik argitaratu gabe egongo dira.
Sourceforgeko iturri-kode horretatik edonork edozein gailutan nahi duenaren text-to-speech lortzeko, argi dago programazio gehigarria ezinbestekoa dela eta ez dut uzte Aholabek hori garatuko eta mantenduko duenik.
Agian hor nonbait aipatzen duzuna lortzetik gertuago dauden software libreak egongo dira, ez dakit...
Goraintziak,
Txopi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160811/b9208428/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago