Aupa,

TTS ahotsak hizketaren sintesirako erabiltzen dien fitxategiak dira.

Euskaraz dakiten batzuk badaude, Euskal Herriko Unibertsitatean garatutako AhoTTS [1] da ezagunena, baina ez bakarra.

Kontua da TTS hauek ez direla libreak.

Orain urte batzuk Durangoko azokan Euskaraz grabatutako liburu nahikoa ez zeudela argitara ekartzeko itsua den lagun batek gose greba egitea erabaki zuen. Sinesgaitza iruditzen zitzaidan sarean armiarma edo SUSA bezalako proiektuak egonda itsu batek hauek ezin gozatzea, hain erraza iruditzen zitzaidan bi ideia hauek lotzea printzipioz, baina ez TTSa erabiltzeko orain dauden mugekin.

Azkenaldian, mapen aplikazioekin tematuta nabil, askok norabideari buruzko ahozko abisuak emateko gaitasuna daukate,Google etxearen Wazek badaki Euskaraz, baina libreak diren bestelako aplikazioek ez, ez dagoelako Euskarazko TTS ahots bat deskargatzerik.

Orain gutxi ipuinak kontatzen zituen robot baten aurkezpen bat ikusi nuen, aurkezleak robotari Euskaraz hitz egiten "irakasteko" sekulako ahaleginak egiten zituen gaztelaniazko TTSa erabilita "esaiosĂș au eta ori".

Pentsa zenbat eta zenbat gauza lor zitezkeen TTS libre bat bagenu.

Ezer egin dezakegu guk hori posiblea izan dadin? Ez luke Unibertsitate publikoak garatutako zerbait publikoa izan behar?

[1] http://aholab.ehu.es/tts/
[2] http://armiarma.eus/
[3] http://susa-literatura.eus

Agur,

Osoitz