[Librezale] Euskara korporazioen aurrean

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Al, Api 25, 21:34:53, CEST 2016



al., 2016.eko apiren 25a 01:46(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Badakit utopikoa ematen dudala hau galdetzean, baina hemen askotxo 
> garela uste dut eta botako dut: Librezalen egiten duguna egiteaz gain, 
> badago egin genezakeen beste zerbait euskararen erabilera sustatzeko 
> IKTetan? Adibidez, zer?
>
> Albiste hau irakurri dut Zuzeun eta sekulako etsipena eta inpotentzia 
> sentitzen dut:
> http://tinyurl.com/jf5tyyn
>
> Ez korporaziotzarrek euskaldunotaz paso egiten dutelako. Hori denok 
> dakigun zerbait da, ezta? Baizik eta hainbat euskaldunek, batzuk 
> IKTetan oso arituak, monopolio hauek sustatzen dituztelako euskaldunon 
> artean. Eta (euskararekiko) eskuak lotuta dauzkagula hain nabarmen 
> geratzen denean inora ez doan protesta besterik ez zaie ateratzen.
>
> Zerbaitetan oso oker nago ala jarrerarik onena euskaldunok, beste 
> hainbat herri, pertsona eta ekintzailerekin batera monopolio hauek 
> diren bezala ikustaraztea da? Alternatibak bultzatzea? Software 
> librean eta formatu libreetan oinarritzen diren sareak laguntzea eta 
> indartzea?
>
> Twitterren publizitatearen kontuarekin sinadura bilketa antolatu 
> zenean, duela urte asko Librezaleko Joxek Apple-i Mac OS X euskaratu 
> berria erabil zezan eskatzea bezalako egoera bat iruditu zitzaidan; 
> ezer onik eman ezin zezakeen zerbait.
>
> Badakit ekimen hauen atzean, Android eta Facebook euskaratzea bezala, 
> jende langilea eta intentziorik onenak dituztenak daudela, baina 
> euskaldunok, herri bezala (edo bestela Librezaleko kideok behintzat 
> ;-), beste zerbait egiteko gai izatea nahi nuke. Urteak eman nituen 
> Identican posteatzen eta azkenean Twitterren bukatu nuen. Urteak 
> software librea, eduki libreak, protokolo libreak, talde autonomoak... 
> bultzatzen. Baina gehiengoak ez du sudurraren aurrean duena baino 
> urrunago ikusi nahi. Batzuetan gertuko jendea gainera.
>
> Ezin dugu ezer egin (dagoeneko egiten dugunaz gain)? Ideiarik? 
> Proposamenik?
>
> Barkatu hain mezu luzea bidaltzeagatik,
>
> Txopi.
>
>
Aupa:

Batak ez duela bestea kentzen uste dut. Euskara bultzatzeko Android 
euskaraz egotea urrats handia izango zen, librea ez izan arren. Gauzak 
diren bezala, zenbat jendek erabiltzen du software librea telefonoan? 
Asko gutxi gehienok erabiltzen dugu Googleen aplikazioak, eta aplikazio 
horiek euskaraz egotea garrantzitsua da. Zentzu horretan txalogarria 
iruditzen zait PuntuEus-en ekimena.

Horrelako ekimenak txalotzea Google, Apple, Facebook, Microsoft eta 
abarren inperioak bultzatzea da? Baliteke.

Librezale moduan software eta eduki askeen alde egin behar dugu noski 
baina ez dugu lan makala. Nik hezkuntza munduan aritzen naiz eta ikusten 
dudan panorama ez da etxaferuak botatzeko modukoa. Irakasleak eta 
ikasleak, oro har, oso kontserbadoreak dira eta Microsoften jainkoaren 
fedea uzten duena Googleen jarraitzaile izateko da. Hondar ale bat 
muestra: EAEko eskola publikoen zuzendarien eta gurasoen elkarteak IKT 
arloko transnazional eta estatuko argitaletxeentzat feriak antolatzen 
dituzte (Eskola Digitala 
<http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/>) eta eskolei azaltzen 
diete bi bide daudela Ipad eta Chromebook nahiz bata zein bestean 
euskara hutsaren hurrengo den. Hori bai, teorian denek defenditzen dute 
software librea, baina praktikan amen jainkoei.


Panorama horretan, zer egin dezake Librezalek? Bere txikitasunean ozen 
eta garbi gauzak adierazi, Txopik Zuzeun egin duen bezala. Eta bakoitzak 
bere lagun, herriko eta lan inguruan xinaurri lan egin. Eta aplikazioak 
euskarara ekartzen segi, noski. Hortik haratago zaila ikusten dut zer 
egin dezakegun. Lehengoan Topagunearen gonbidapena jaso genuen baina 
gure espazio birtualean zaila da erabakitzea nor eta zertan joan 
Librezalearen izenean. Bilbo inguruan koadrillatxoa zaudete eta hilean 
behin pintxopote bat egingo bazenute eta pote eta pote artean erabakiko 
bazenute lan lerro batzuk kapitalaren kanpoko auzoetan bizi garenok ildo 
horietan aritzeko prest egongo ginateke. Nik behintzat.

Alex

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160425/ac50b197/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago