[Librezale] Euskara korporazioen aurrean

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Al, Api 25, 11:33:52, CEST 2016


> Librezalen egiten duguna egiteaz gain, badago egin genezakeen beste
zerbait euskararen erabilera sustatzeko IKTetan?

Galdera honi helduko diot, ostekoa galderari erantzun posibleetako bat
delako, eta ideien zaparrada gisa planteatuko dut.

Hona batzuk, filtro gabe:

1

Euskara baztertzen duten produktuen boikot aktiboa bultzatu.

Hark edo honek Apple iPhone bat erosten badu tira, baina Euskal Tonbolak
berak ezjakintasunean Euskaraz erabiltzerik ez dauden telefonoak
zozketatzen dituenean argi dago historia ezagutzen dugunok ez dugula
komunikazio lan on bat egin, eta Eusko Jaurlaritzak parlamentariei herri
honetako hizkuntza ofizial batean erabiltzerik ez dauden tableta eta
telefonoetan dirutza publiko bat gastatzen duenean Parlamentuak
misteriotsuki su hartzen ez badu, Euskal Herrian Euskaraz aspaldi herri
mugimendu izateari utzi eta HBren konpartsa konplazientea izatera pasa
zelako da.

Laburbilduz, Euskalgintzak teknologia berrietan ikastaro bat behar duela,
baina ez da erraza abangoardiak berak e-mail Euskaraz nola esan argi ez
duenean. 2016an!

2

Urrats txikiak ospatu.

Ikuspegi kritikoa galdu gabe, gure hizkuntzan normaltasunez bizitzera
laguntzen diguten urrats txiki horiek ospatu. Espainiako lejioan
alistatzeko App pribatiboa Euskaraz jarri dutela? Bejondeiela! Txantxa da,
txantxa da, baina ultrakoherentziak ez du onik ekarriko, nire egunerokoa
apur bat euskaldunagoa da kontua Twitterren ireki nuenetik, nor jarraitu
aukeratzea dudalako, laburra denez irakurri egiten dudalako, ez Zuzeun
argitaratzen dituzuen txapa kilometrikoak bezala (gaur ostiatuta bukatuko
dut)...


3

Molatu.

Apple iPhone flamantea atera zenean, sagarraren etxeak esandako guztiari
amen esaten dioten sasikazetarien laguntzarekin iPhone erabiltzaileek
txortan sarriago egiten zutela zabaldu zen, egi zientifikoa bailitzan, bost
urte fakultatean eta gero hau...

Baina badakizue zer molatzen duen benetan? Honek:

http://imgur.com/22NS0Uy

Eta badakizue zergatik? Nik neuk egin dudalako, eta txiten modura ahoa
irekita zaudeten horiek ez duzuelako!

Ale gero arte, banoa mendira eta asko berandutu zait.

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160425/3d42a966/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago