<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=iso-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<br>
<div class="moz-cite-prefix">al., 2016.eko apiren 25a 01:46(e)an,
Txopi igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:675E3320-2958-4495-9E4A-2952EAF891BB@ikusimakusi.eus"
type="cite">Kaixo:<br>
<br>
Badakit utopikoa ematen dudala hau galdetzean, baina hemen askotxo
garela uste dut eta botako dut: Librezalen egiten duguna egiteaz
gain, badago egin genezakeen beste zerbait euskararen erabilera
sustatzeko IKTetan? Adibidez, zer?<br>
<br>
Albiste hau irakurri dut Zuzeun eta sekulako etsipena eta
inpotentzia sentitzen dut:<br>
<a moz-do-not-send="true" href="http://tinyurl.com/jf5tyyn">http://tinyurl.com/jf5tyyn</a><br>
<br>
Ez korporaziotzarrek euskaldunotaz paso egiten dutelako. Hori
denok dakigun zerbait da, ezta? Baizik eta hainbat euskaldunek,
batzuk IKTetan oso arituak, monopolio hauek sustatzen dituztelako
euskaldunon artean. Eta (euskararekiko) eskuak lotuta dauzkagula
hain nabarmen geratzen denean inora ez doan protesta besterik ez
zaie ateratzen.<br>
<br>
Zerbaitetan oso oker nago ala jarrerarik onena euskaldunok, beste
hainbat herri, pertsona eta ekintzailerekin batera monopolio hauek
diren bezala ikustaraztea da? Alternatibak bultzatzea? Software
librean eta formatu libreetan oinarritzen diren sareak laguntzea
eta indartzea?<br>
<br>
Twitterren publizitatearen kontuarekin sinadura bilketa antolatu
zenean, duela urte asko Librezaleko Joxek Apple-i Mac OS X
euskaratu berria erabil zezan eskatzea bezalako egoera bat iruditu
zitzaidan; ezer onik eman ezin zezakeen zerbait.<br>
<br>
Badakit ekimen hauen atzean, Android eta Facebook euskaratzea
bezala, jende langilea eta intentziorik onenak dituztenak daudela,
baina euskaldunok, herri bezala (edo bestela Librezaleko kideok
behintzat ;-), beste zerbait egiteko gai izatea nahi nuke. Urteak
eman nituen Identican posteatzen eta azkenean Twitterren bukatu
nuen. Urteak software librea, eduki libreak, protokolo libreak,
talde autonomoak... bultzatzen. Baina gehiengoak ez du sudurraren
aurrean duena baino urrunago ikusi nahi. Batzuetan gertuko jendea
gainera.<br>
<br>
Ezin dugu ezer egin (dagoeneko egiten dugunaz gain)? Ideiarik?
Proposamenik?<br>
<br>
Barkatu hain mezu luzea bidaltzeagatik,<br>
<br>
Txopi.
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
</blockquote>
Aupa:<br>
<br>
Batak ez duela bestea kentzen uste dut. Euskara bultzatzeko Android
euskaraz egotea urrats handia izango zen, librea ez izan arren.
Gauzak diren bezala, zenbat jendek erabiltzen du software librea
telefonoan? Asko gutxi gehienok erabiltzen dugu Googleen
aplikazioak, eta aplikazio horiek euskaraz egotea garrantzitsua da.
Zentzu horretan txalogarria iruditzen zait PuntuEus-en ekimena.<br>
<br>
Horrelako ekimenak txalotzea Google, Apple, Facebook, Microsoft eta
abarren inperioak bultzatzea da? Baliteke. <br>
<br>
Librezale moduan software eta eduki askeen alde egin behar dugu
noski baina ez dugu lan makala. Nik hezkuntza munduan aritzen naiz
eta ikusten dudan panorama ez da etxaferuak botatzeko modukoa.
Irakasleak eta ikasleak, oro har, oso kontserbadoreak dira eta
Microsoften jainkoaren fedea uzten duena Googleen jarraitzaile
izateko da. Hondar ale bat muestra: EAEko eskola publikoen
zuzendarien eta gurasoen elkarteak IKT arloko transnazional eta
estatuko argitaletxeentzat feriak antolatzen dituzte (<a
href="http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/">Eskola
Digitala</a>) eta eskolei azaltzen diete bi bide daudela Ipad eta
Chromebook nahiz bata zein bestean euskara hutsaren hurrengo den.
Hori bai, teorian denek defenditzen dute software librea, baina
praktikan amen jainkoei.<br>
<br>
<br>
Panorama horretan, zer egin dezake Librezalek? Bere txikitasunean
ozen eta garbi gauzak adierazi, Txopik Zuzeun egin duen bezala. Eta
bakoitzak bere lagun, herriko eta lan inguruan xinaurri lan egin.
Eta aplikazioak euskarara ekartzen segi, noski. Hortik haratago
zaila ikusten dut zer egin dezakegun. Lehengoan Topagunearen
gonbidapena jaso genuen baina gure espazio birtualean zaila da
erabakitzea nor eta zertan joan Librezalearen izenean. Bilbo
inguruan koadrillatxoa zaudete eta hilean behin pintxopote bat
egingo bazenute eta pote eta pote artean erabakiko bazenute lan
lerro batzuk kapitalaren kanpoko auzoetan bizi garenok ildo horietan
aritzeko prest egongo ginateke. Nik behintzat.<br>
<br>
Alex<br>
<br>
<blockquote
cite="mid:675E3320-2958-4495-9E4A-2952EAF891BB@ikusimakusi.eus"
type="cite">
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>