> Librezalen egiten duguna egiteaz gain, badago egin genezakeen beste zerbait euskararen erabilera sustatzeko IKTetan?

Galdera honi helduko diot, ostekoa galderari erantzun posibleetako bat delako, eta ideien zaparrada gisa planteatuko dut.

Hona batzuk, filtro gabe:

1

Euskara baztertzen duten produktuen boikot aktiboa bultzatu.

Hark edo honek Apple iPhone bat erosten badu tira, baina Euskal Tonbolak berak ezjakintasunean Euskaraz erabiltzerik ez dauden telefonoak zozketatzen dituenean argi dago historia ezagutzen dugunok ez dugula komunikazio lan on bat egin, eta Eusko Jaurlaritzak parlamentariei herri honetako hizkuntza ofizial batean erabiltzerik ez dauden tableta eta telefonoetan dirutza publiko bat gastatzen duenean Parlamentuak misteriotsuki su hartzen ez badu, Euskal Herrian Euskaraz aspaldi herri mugimendu izateari utzi eta HBren konpartsa konplazientea izatera pasa zelako da.

Laburbilduz, Euskalgintzak teknologia berrietan ikastaro bat behar duela, baina ez da erraza abangoardiak berak e-mail Euskaraz nola esan argi ez duenean. 2016an!

2

Urrats txikiak ospatu.

Ikuspegi kritikoa galdu gabe, gure hizkuntzan normaltasunez bizitzera laguntzen diguten urrats txiki horiek ospatu. Espainiako lejioan alistatzeko App pribatiboa Euskaraz jarri dutela? Bejondeiela! Txantxa da, txantxa da, baina ultrakoherentziak ez du onik ekarriko, nire egunerokoa apur bat euskaldunagoa da kontua Twitterren ireki nuenetik, nor jarraitu aukeratzea dudalako, laburra denez irakurri egiten dudalako, ez Zuzeun argitaratzen dituzuen txapa kilometrikoak bezala (gaur ostiatuta bukatuko dut)...

3

Molatu.

Apple iPhone flamantea atera zenean, sagarraren etxeak esandako guztiari amen esaten dioten sasikazetarien laguntzarekin iPhone erabiltzaileek txortan sarriago egiten zutela zabaldu zen, egi zientifikoa bailitzan, bost urte fakultatean eta gero hau...

Baina badakizue zer molatzen duen benetan? Honek:

http://imgur.com/22NS0Uy

Eta badakizue zergatik? Nik neuk egin dudalako, eta txiten modura ahoa irekita zaudeten horiek ez duzuelako!

Ale gero arte, banoa mendira eta asko berandutu zait.

Osoitz