[Librezale] libreoffice calc arazo "pololoa?"

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Api 13, 22:30:49, CEST 2016


Aupa Ander,

KAKOTXA

Hau da konponbidea:

Tresnak > Autozuzenketaren aukerak... > Lokalizatutako aukerak (fitxa)
Hor desgaitu komatxo bakunak ordezteko aukera.

Informazio gehiago hemen:
http://comments.gmane.org/gmane.comp.documentfoundation.libreoffice.bugs/322496

Portaera hau Ingelesez berdina da, eta egia esan ez dut uste Euskaraz
zentzua duenik guk ez baitugu arau ortografiko hau kakotxentzat (oker
banago esadazue mesedez). Baina une honetan ez daukat putaidearik ere non
aldatzen den hau itzulpenean, egitekoen zerrendara doa.


ITZULPENA

Aupa hi, egin dezakezun apurra ongi etorria da. Aaasko dago egiteko ta.
(nik epeekin ez larritzea erabaki dut, ezin baititut bete).

Eman izena hemen: https://translations.documentfoundation.org/

Erabiltzailea baimenik gabe sortuko da, abisatu niri (postaz, Telegram
bidez... zure esku) eta baimenak emango dizkizut.

Nik zuzenean Pootlen egiten dut lan, zuk lineaz kanpo lan egingo baduzu
abisatu mesedez fitxategi hori ez ukitzeko.

Oraingoz Master adarrean nabil lanean, hortik aterako baita hurrengo
bertsioa, beste adarretan akatsak konpontzen ditut besterik ez.

UI interfazea da, Master adarrean ia bukatuta dago eta falta dena ez dakit
nola itzuli beraz aparkatua utzi dut. Pootlek automatikoki atzemandako
arazo larri gehienak ere konpondu ditut, konpondu gabe daudenekin zalantzak
ditut. Begiratu nahi badituzu, libre zara.

Help laguntza fitxategiak dira, hemen nabil lanean orain. Akats larri
gehienak konpondu ditut eta orain fuzzy egoeran dauden kateak birpasatzen
nabil.

Kontuan hartzeko gauza bat, badirudi script batek kate mordoa gurutzatu
dituela, edo itzulpen hurbilena hartu eta aurrera jo duela, ziur aski
itzulpenak mantentzeko zerbitzarian dauden script automatikoen lana da,
proiektua hainbeste denboraz egon da giza ikuskatzailerik gabe non asko
fuzzy egoeran ere ez daudela. Halakoren batekin topo egiten dudanean adar
guztietan konpontzen dut. Eguneroko erabileran zentzugabeko testu bat
aurkitzen baduzu honen erruz izan daiteke.

Zuk nahiago duzuna egin, Calc zentratu nahi baduzu aurrera, akatsak
konpontzea baino itzulpenak egitea nahiago baduzu, primeran... lana soberan
dago.

Osoitz


Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
apirilak 8 10:03):

> Kaixo:
>
>   ea konponbiderik daukagun espainiar teklatuekin.....
>
>
>  calc zenbakiak kudeatzeko dela zalantzarik ez baina zenbaki hauek beti ez
> dira zenbaki, batzutan 300 zenbakia da eta beste batzuetan testua. nola
> bereizten dira?
>
>
> aurretik kakotxa jarrita '
>
> baina zein kakotx da hori?
>
> orain arte zero ondoren ? ikurraren azpian dagoen kakotxa zen, ascii 145
>
> orain bapatean kakotxa aldatu da eta  hau da: '
>
> berdina?  EZ,  hau ascii 39 da.
>
> eta hori non dago teklatuan?
>
> kalkulu orrien erabiltzaileei zenbakiak testu formatuan sartzeko aukera
> eman beharko diegu alt+39 baino hobea ez?
>
> ezarpenetan ez dut aurkitu hau kudeatzeko aukerarik.
>
> zergatik eman da aldaketa hau? lokalizazio arazo bat da edo.... egia esan
> ez dakit.
> bug bat ireki beharko nuke?
>
>
> Nire bizefalia amaitu da eta beraz 3 ume ditudan arren ea tarte batzuk
> ateratzerik ditudan urrats batzuk emateko. Adibidez calc ezarpenetako
> ordenatze zerrendak euskaratzeko. baina non egin behar dut?
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20160413/1d1ec8d4/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago