[Librezale] [FirefoxOS] 2.5 bertsioa itzultzeko prest

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Ira 9, 00:23:10, CEST 2015


Gabon! Zer moduz denok?

Oporretatik bueltan oraindik pixka bat galduta nabil, baina poliki 
poliki itzulpenekin ere hasi behar...

FirefoxOSren 2.5 bertsioa ireki dute itzuli ahal izateko, eta 
Locamotionen dago (450 kate berri), lagundu nahi duenarentzako: 
http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos/

Orain arte helbide horretan zegoen 2.2 bertsioan ere kate berri batzuk 
zeuden, baina horiek dagoeneko itzuli ditut. Hemendik aurrera helbide 
honetan egongo da: http://mozilla.locamotion.org/eu/firefoxos_2.2/

Bestela, 2.2aren itzulpenak proba guztiak behar bezala pasa zituen, 
beraz oraingoz dena ondo doa (hau orain dela hilabete batzuk idatzi 
behar nuen, baina ahaztu egin zitzaidan... :-( )

Oraingoz ez dut ikusi eperik... baina dirudienez 2.5a azaroaren 2an 
argitaratuko da. Informazio gehiago izan ahala esango dizuet.

Ondo izan,
Ibai.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago