[Librezale] uBlock Euskaraz

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Ira 12, 13:56:28, CEST 2015


Kaixo,

Ahaztua dut noiz hartu nuen AdBlock Plus Euskaraz mantentzearen ardura,
baina hor ibili naiz inoiz aldrebesko esaldiren bat zuzentzen, kate
berriren bat itzultzen, proiektua gure herriko troll ezagunaren
inbasoetatik babesten...

Eta zein izan da lan gogor guzti horren ordaina? Nire anaia, nire odol bera
daraman nire anai propioa uBlockera pasatu dela iragarri dit. uBlock modako
iragarki blokeatzaile berria da, Adblock plus baino askoz arinagoa eta
azkarragoa da, eta baditu ezaugarri interesgarri batzuk ere, iragazki
dinamikoak adbidez. Firefox, Chrome eta Safarin dabil.

https://www.ublock.org/

Beste aukerarik ez nuen, uBlock euskararatu dut. Pintatu berri dago, kontuz
arropa zikintzearekin, akatsen bat aurkitzn baduzue esan:

https://crowdin.com/project/ublock/eu

Ondo izan,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150912/d577a779/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago