[Librezale] [Firefox OS] auto-zuzenketa eta auto-gomendioak

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Or, Maiatza 8, 16:25:47, CEST 2015


Plas plas plas plas
Ea maritxu aurretik ikusten garen....
2015 mai 8 15:57 erabiltzaileak hau idatzi du ("Igor Leturia" <
ileturia a bildua gmail.com>):

> Aupa,
>
> Gaurtik Firefox OSdun telefonoek euskarazko zuzentzailea daukate.
>
> Duela hilabete batzuk, Julen Ruizek eta Librezalek proposatuta,
> Elhuyarreko web corpus handi batetik hitzen maiztasunak atera nituen eta
> Firefox OSren iturburu kodean beharrezko aldaketak egin nituen euskarazko
> zuzentzailea jartzeko (Julenen laguntzarekin).
>
> Baina zuzentzaile hori ez da orain arte sisteman integratu, hizkuntza gero
> eta gehiagotako zuzentzaileak baitzeuden eta sistemaren tamaina asko
> handitzen baitzuten. Sisteman aurreinstalatuta ez zetozen zuzentzaileak
> jaisteko aukera inplementatzearen zain egon gara. Atzo egin zuten hori.
>
> Gaur telefonoa eguneratu zait eta orain euskarazko zuzentzailea dauka.
> Kristoren ilusioa egin dit!
>
> Beharbada smartphone batean euskarazko zuzentzailea natiboki dagoen lehen
> aldia da? Android-erako badauka Xuxen aplikazioa, baina ez da zuzentzailea
> natiboki instalatzen eta aplikazio guztietan eskuragai egoten. iOS-erako ez
> dago ezer, ez? Beraz, agian lehena da...
>
> Ba hori, jakin dezazuen. Eskerrik asko eta ondo segi,
>
>     Igor Leturia
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150508/07e7824a/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago